martes, 7 de diciembre de 2010

Durangoko azoka bukatzear dago....

Abenduaren 4ean zabaldu zituzten Durango azakaren ateak eta abenduaren 8an itxiko dituzte hurrengo urtera arte. Oso egun entretenigarriak izan dira, ekimen eta giro ezin hobea egon delako. Aurreko sarreran komentatu nuen bezala esne beltzak ostiralean bere momentua izan zuen eszenatoki gainean bere disk-a berria aurkezteko. Gainera kontzertua ez zen beste batzuetan jaietan ikusi dugunaren  antzekoa, honetan Jon Maia eta Porrotxen laguntza izan zuten bere estreinua bereziagoa izateko. Jon Maia beti bezala bere hitz-ekin bildu zigun eta Porrotx-ek aldiz guri haurreko bihotzak eta sentimenduak berpiztu zituen. Kontzertua 22:30etan hasi eta 01:00etan bukatu egin zen. Horren ostean DJ bat egon zen Plateruenan etanerrian zehar ohiko tabernetan kristonako giroa nabarmentzen zen.
Azokan egunero txoko guztietatik etorritako jendean bildu egin da eta askotan ezinezkoazen barrura sartzea. Azoka ondoan karpa bat zegoen eta bertan mota guztietako sortzaileek aukera zuten haien aldarrikapena egiteko. Esaterako gose taldeak gaur bertan egoteko aukera zuen eta Porrotx eta Marinmototx atzo (astelehena) ume mordoa bildu zituzten. Karpa edozein momentutan oso betetan zegoen eta horregatik azoka barruan pantaila bat zegoen bertatik beste aldean gertatzen zena jarraitzeko. Gainera pantailan etngabeko elkarrizketan eta azokan jendearen joanetorria jarraitu zenezaken momentu oro.
Aurrekjo sarreran ere komentatu nuen Lip Dub-arena. Ba azkenean esan bezala, goizeko 11:ootatik hau, gazte eta heldu bildu ginen plateruena aurreko plazan gure zapi berdeak lepoan genituela Lip Dub-a burutu ahal izateko. Berde koloreak Durango bere baitan bildu zuen eta 13:ooetan Sarri Sarri abestiarekin hasierarekin jende guztia saltoka hasi zen. Bideoaren bukaeran guztiak bildurik gure independenziaren aldeko ohiuak aireratu egin genituen. Jendearen ahotsetan nabaritzen zen berde kolore horrek emandako esperantza.
Arratsaldean manifestazio nazionala egon zen, zehzki arrantsaldeko 17:30etan. Durangon buelta eman zitzaion "euskal presoak euskla herrira" bezalako leloekin batera. Manifestazioari bukaera emateko Eliza alboan ekitaldi bat egin zuten "Gazteria aurrera" esaldia eta helburuarekin.
Esan beharra dago astelehena izan dela giro gehien egon den eguna, leku askotatik etorritako jenedean bildu delako. Horregatik alde zaharreko kaleetatik igarotzea ia ezinezkoa zen.
Badakizue ooraindik aukera duzuela azokara joateko. Animatzen zaituztet! Azoka horretan gure hizkuntza eta kultura agerian usten da: euskal musika, euskal jokoak, euskal memoriaren inguruko liburuak....
Kontsumitzekotan, eros dezagun guri dagokiguna eta ez kanpotik inposatzen zaizkigu produktu eta ilusio faltsu eta atzerritarrak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario