Orain dela aste gutxi, Katalanek independentzia aldarrikatzeko lip dub bat egin zuten. Horregatik, Abenduaren 6an Durangon, Azokan, deialdi bat egin dute Euskal Herrian ere lip dub bat burutzeko. Helburua da ahal den jende gehiena biltzea, berdez jantzita. Errekorridoak 400metro izango ditu eta erabiliko den abestia Jortatu taldearen Sarri Saarri izeneko abestia izango da.
Beraz badakizue animatu eta bildu gaitezen guztiok Durangon Euskal Herriaren independentzia alde mugitzeko.
Hemen behean jarriko dut Katalunian egindako LIP DUB eta Durangokoa prest dagoenean ere hona igoko dut
Gogoratu aste honetan hasiko dela Durangoko azkoa eta bertan liburuak, diskak e.a erosteko aukera izango dugu. Gainera bertan idazleak eta abeslariak izango ditugu bai azokan bertan eta baita Plateruena-n, Durangoko antzokian, haien disk-a berriak aurkezteko. Esaterako, ostiralean 9 €-ren truke Esne Beltza taldea martxosoa ikusi eta entzuteko aukera izango zugu Plateruena-n. Horrela egun guztietan mota honetako eskeintzak izango dituzu. Badakizue gabonetarako oparia erosteko aukera ezin hobea duzue Durangon eta gero gauena gainera jai ikaragarria egoten da inguruko tabernetan eta antzokian bertan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario