miércoles, 24 de noviembre de 2010

Sexua eta jaia

Euskal Herrian behintzat, ligatzeko momentu hoberena jaia dela dioen topikoa oso ezaguna dugu denok. Baina egia al da gauen, jaian gehiago ligatzen dela? Inkestek diotenez lanean edota interneten bidez ezagutzen dira herrialde honetako bikote gehienak. Hala ere, gazteen %80ak ligatzeko helburuarekin joaten dira taberna eta diskoteketara.
Beraz,  jaia, gazteek  sexuarekin harramantzen duten ekintza bat dela esan genezake. Alkoholak eta beste motatako drogek aurreiritziak eta lotsak alde batera utzi eta euskal gazteak batu egiten dituzte gauetan. Baina entzuten dugun bezain ohikoa al da gauetan ligatzea?
Bakoitza bere hausnarketa propioarekin utziko dut baina hemen dituzue Euskal Herriko gazte batzuen iritziak:

“Nire ustez jaian ligatzeak edo ez pertsona bakoitzaren esku dago. Ez dut uste hain saila denik . Nik adibidez, ez nuen inoiz hau gustuko izan baina nire mutila udako jaietan ezagutu nuen,  Lekeitioko Antzar Egunean. Baina ez zen bilatzen ari nintzen zerbait, bat batean gertatu zen. Lagunekin poteoan edota herrietako jaietara noanean haiekin dibertitzera noa, ez mutilak bilatzera.”
“Jaiak badauka sexuarekiko harreman estu bat. Nik pertsonalki gauetan ateratzen naizen bakoitzean horren bila noa. Ez naiz diskoteketara soilik nesken bila joaten, baina gau guztietan pentsatzen dut: ”haber si esta noche pillo…” . Eta nire moduan mutil guztiek, askok ezetz esaten duten arren. Egiaztatu ezin dudana jaian egunean zehar baino gehiago ligatzen dela da. Nik bizi dudanagatik, egunean zehar ligatzen ez duenak, gauean zehar ere oso zaila dauka asuntoa.”
“Jaiak izugarrizko lotura dauka sexuarekin. Nire sexu harreman guztiak gauean ezagutu ditudan neskekin izan dira, baita izan ditudan bikote harreman guztiak ere. Jaiak gauza gehiegi eskaintzen dizkizun ekintza da: dibertsioa, askatasuna, zoramena, sexua… Ez nuke esango diskoteka bat ligatzeko leku egokiena edo politena denik, baina bai erresena.”

No hay comentarios:

Publicar un comentario