martes, 9 de noviembre de 2010

Che boludo...

Mar del Platan (Argentinan) egon naiz aste honetan itxas argia dantza taldearekin. Hamabi ordu behar izan ditugu putzua zeharkatzeko, baina merezi izan du. Gainera Buenos Airesera heltzerakoan bost orduko bidaia behar izan genuen jomugara, Mar del Platara, heltzeko.
Gonbidatu ziguten Argentinarrek, Euskal etxe baten parte ziren eta gu etxean egongo bagina moduan sentiaraztea zen haien helburu nagusia. Haiek ez dute aukerarik izan Euskal Herrira etortzeko, dirurik ez daukatelako (aberatsak oso aberatsak dira eta pobreak oso pobre) baina hala ere, Euskal Herria bihotzean daramate. Gure kultura agerian usten dute egunero, bereziki haiek ospatzen duten euskal aste nazionalean. Aste honetan ekimen ezberdinak antolatzen dituzte eta Argentina osoko euskla etxe ezberdinetako kideek (Rosario,Buenos Aires...) parte hartzen dute. Igandean dantzari eguna bezalako zeozer prestatzen dute guztiak batera gure kulturaren parte diren dantzei lekua usteko.
Mar del Platari buruz ez dut gehiegirik esateko. Heldu baino lehen inguruan neukan bakarra etxolak ziren, inguruan zakar montoiak biltzen zirelarik eta Mar del Platako hondartzaren inguruan aldiz, luxuzko orratz etxeak, kasinoak, jatetxeak eta hotelak. Barrualdean dena humilagoa zen eta jendea jatorra zela asekas esatea oso gutxi iruditzen zait. Gugana heltzen zirenean musu bat eman eta dena ondo zihoan galdetzen zigute: “todo bien?”.
Lege gabeko hiria da. Semaforoak orain dela 3 hilabete jarri dituztela. Ez dago seinalerik, peatoiak ez dira existitzen eta bertan “la ley del mas fuerte” delakoa agerian dago. Kotxeei ez zaie gasoleorik botatzen baizik eta gas-a, guztiak guztion artean musukatu eta besarkatzen dira, matea etengabe ari dira edaten, kotxeen pitadak inguru guztietan, tratua ezin hobea, kafea txarra, partxeatuak dituzten kotxeak, neskok ezin gara kaletik bakarrik joan, lapurretak ere asko dira.
Che boludo, boluda esaten dizute heltzeraoan eta esku bateko hiru atzamarrak elkarturik, maestra, mina, reina, relinada, que “ases”, pelotudo, pelotuda, pibe...bezalako hitzak esaten dizkizute.
Aurreko artikuluetan eskainitako planak betetzeko errazak izan diren arren, uste dut kutxa batean dirua sartuz eta gordetzen baldin baduzue Argentinarako bidaia egitea aukera ezin hobea izango dela. Kultura ezberdina, giro ezin hobea, jendea oso atsegina, hezkuntza primerakoa...Dauden kontrasteak nahiz eta desatseginak izan ondo etorriko litzaiguke ezagutzea. daukaguna benetan baloratzeko.
Chao Argentina.....sos relinda

No hay comentarios:

Publicar un comentario