Larunbat honetan, goizeko hamabietan,ehun bat gizon-emakumek parte hartu dute Itsasoruntz egindako deialdian. Lagun guzti hauek giza kate bat egin dute Areeta eta Portugalete bitartean. Surf tabla hartu eta zuri, gorri eta berde koloreetako kasisetak jantzirik uretan buzti egin dira hamaika lagunek, korronteari aurre eginez.
Ez da bakarrik kontuan hartu behar uretan murgildu direnen presentzia baizik eta inguruan bildu zirenena ere bai. "Elkarrizketa katea oso dezagun" izan da aurtengo Itsasoruntz-eko lelo nagusia. Honek esan duenez, "Bizkaiko Zubi inguruak konpromiso (gorria), esperantza (berdea) eta bake eta justiziaren (zuria) koloreez tindatu ditugu". Itsasoruntza zabaldutako oharrean argi usten da guztion elkarlana beharrezkoa da, diferentziak alde batera utzirik, egun Euskal Herriak jasaten ari den gatazkaren konponbideari guztion artean lortzeko, "prozesua gu gara, herria da".
Ohar honetan ere Itsasoruntza bere pozizioaren 3 zutabeak argi utzi eta markatu egin ditu:
1.Elkarrizketa eta alde orotariko akordioa, Euskal Herri osoan eta euskal hiritar guztiontzat, bazterketarik gabe.
2.Eskubide zibil eta politiko guztien errespetua eta bermea.
3.Giza eskubide indibidual eta kolektibo guztien errespetua eta bermea
2006ko urriaren 21ean Itsasoruntz-ek ere deialdia egin zuen Algortako Portu zaharrean. Bertan ere neska-mutil, gazte-helduak bildu ziren konponbide baten alde.
Beraz, uretan ez ezik lurrean ere katea sortu dezagun, oztopoei mugak jarri eta denok aurrera egin dezagun Euskal Herriaren alde! Buzti zaitez!
No hay comentarios:
Publicar un comentario