Pasadan urtean jarraitutako formatu berdina jarraituko dute aurten ere Gaztetxe kideek. Irratsaioari hasiera emateko gune kontrainformatzailea izango dugu, albistegiaz beterik. Segiduan 15 minututako elkarrizketa bat eskeiniko digute, bereziki Algortako oihukatuak kolektiboari mikrofonoa eskeiniz. Gero Basajaunen txokoari, jarraituenari, lekua utziko diote Uribe Kostako historia harrigarrienei buruzko azalpen dinamikoari. Azkenik Gazte planak izeko atalak ordu entretenigarria amaiera emango dio, atal honetan gazteei zuzendutako hainbat plan alternatibo eskeiniko dira.
Norbaitek ezin badu irratsaioa jarraitu astearteetan, egon lasai, irratsaioaren errepikapenak egongo dira asteazkenetan goizeko 11:00etan eta ostiraletan gaueko 10etan. Hala ere errepikapenak galdu egiten badituzu Koska irratiko web gunean (http://www.koskairratia.com/).
KOSKA EZAGUTU:
Koska irratia 2000.urtean gazte talde baten eskutik sortu zen , eskualdean euskarazko komunikazioan zegoen gabezia ikusita. Helburu nagusia euskararen bultzada bazen ere, kontrainformazioa, eskualdeko informazioa lantzea eta herriko kolektiboei haien ahotsa uhinetan zehar bidaltzeko aukera ematea izan ziren ere gazte hauen eskuetan mugitzen ziren bestelako xedeak. Koska irratiko uhinak Lemoizetik Erandiora zabaltzen dira, alegia, Uribe Kostako eskualdean zehar.
Koska askoren tresna da haien kexak eta salaketak, pozak eta tristutak, albiste onak eta txarrak plazaratzeko. Horregatik koskaren filosofia oraindik bere horretan mantentzen da, euskarazko komunikabidea izaten jarraitzen du, kontainformazioa lantzen jarraitzen du eta herriak erabili, sortu eta kontsumitu ahal izango duten komunikabide herrikoia izaten jarraitzen du.
Koska ekarpen handia egiten dio euskararen garapenari, bereziki Uribe Kostan euskaraz diren komunikabideak oso gutxi daudelako, aldizkari bat eta agerkari digital bat bakarrik daude. Gainera, askok kontrakoa uste badute ere, euskal hiztun asko daude eskualdean eta horiek guztiek euskarazko herri komunikabideak kontsumitzeko eskubidea dute. Koska bere aldetik ahal duen guztia egiten du eskualdeko euskararen normalkuntzan laguntzeko. Alde batetik, irrati euskalduna sortuz eta sustatuz eta bestetik, euskaraz eta euskararen alde egiten diren beste hainbat ekimenetan parte hartuz, adibidez Sarea Josten ekimena. Koska euskararen sarea josten lagundu du. Sarea josten kanpainia Getxoko hainbat eragilek martxan jarritako ekimena da euskararen alde eta euskaraz lan egiteko.
Hala ere, nahiz eta alde positibo ugari egon bai euskara eta bai kontarinformazioaren esparruan alde nagatiboak ere badira irrati indartsu honetan. Alde batetik, arazo ekonomiko handia dago eta honetan udaletxeak ez du batere laguntzen, gainera koskan daude kolektibo batzuk ere egoera berean daude, adibidez gazte asanblada. Bestetik, jendeak askotan beldurtzen da mikrofono batetik hitz egiten hasi behar denean eta hori ere alde negatiboa da, irratiaren helburua herriak mifrofonora hurbiltzea delako. Hala ere Koska Asanbladako kide den Maitanek esan duenez, “Guztion indarraz eta parte hartzeaz lortuko dugu herriak merezi duen irrati euskalduna egitea!”
No hay comentarios:
Publicar un comentario