domingo, 12 de diciembre de 2010

Okupazio eguna

Atzo Larunbata, Okupazio eguna ospatu zen Algortako txorimalo gaztetxean. Goizetik bertan jendea bildu zen 5.urteurrenerako kartelean jarriko den argazkia egiteko. Gero 4 euroren truke bazkari ezin hobea egin zen gaztetxeko kanpoaldean eguraldi oso ona egiten zuelako. Patatak errioxa erara eta solomoa piperrekin izan genuen bazkaltzeko, txokolatezko eta kafe-esnearekin batera. Bazkal ostean Gaztetxe barruan bideo ezberdinak proiektatu ziren: Kukutxa gaztetxearen inguruko dokumentala, Euskal Jai Iruñeko gaztetxearen okupazioaren kronika eta azkenik Iruñean antolatutako desobedientzia zibileko ekimenak.
Gero kuenta atras eta disorders-eko taldekideak afaldu ostean kontzertuak hasi ziren, 20:30ak inguru. Lehenengo kuentra atras talde algortarrak jo zuen eta ondoren Zaldibarko disorders taldeak. Kontzertu ostean kristonako giroa egon zen, bereziki gaztetxea goizeko 6:30etan itxi egin zen eta gauen zehar gainera goserik ez pasatzeko solomo bokatak banatu egin ziren.
Koska irratian gazte asanbladako kide bati egindako elkarrizketan, honek tinko azaltzen du okupazio egun hau abendu guztietan egiten jarraitzea nahiko luketela. Aurtengo giro ikusita uste dut dudarik ez dela egongo urte gehiagotan egun hau ospatzen jarraitzeko. Espero dugu hurrengo urteko kartelean II.Oupazio eguna agertzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario