lunes, 20 de diciembre de 2010

BARTZELONA, GAZTEENTZAKO PARADISUA

Bartzelona asteburen bat edo zubiren bat pasatzeko oso aproposa da. Egunean zehar turismoa egiteko pila dago.

Esaterako, Ramblak, non jendea giza irudiak egiten ditu, baina izugarrizko mozorroak erabiliz, edo Park Guell, Gaudiren parkea dena eta izugarrizko monumentuak eta dituena. Baita ikustekoa da Tibidabo mendia, non jolas-parke bat dago.

Gauean izugarrizko giroa dago, asteko edozein egunetan aurki dezakezu jaia Bartzelonan. Guk hiru diskoteka garrantzitsu aipatuko ditugu.

Diskotekarik esanguratsuenetarikoa Razzmatazz dugu. Razz bost solairu ditu eta solairu bakoitzean musika estilo desberdin bat aurkitu daiteke.

Beste diskoteka oso famatu bat Bora Bora izenekoa da. Hau Bartzelonako zentrutik urrun dago, Sabadell inguruan aurkitzen da, eta hor aurkitu daitekeen musika patxangeo izaten da ia denbora guztian. Ideia zehatzago bat izateko Bilboko Mao Mao Beach diskotekaren antza dauka.

Azkenik, Apolo diskoteka daukagu. Hau honena da astelehenetan irteteko, izan ere hemen ospatzen baitira "nasty mondays" izeneko jaia. Apolo hiru solairu ditu baina bigarrena eta hirugarrena musika berbera daukate, izan ere hirugarren solairua terraza moduko zerbait da  beheko dantzalekua ikusteko. Apolon dagoen musika estiloa pixkat lasaiagoa da, rock edo estilokoa. Hala ere, beheko solairuan house pixka bat jartzen dute.

Badakizue, ahal izanez gero joan Bartzelonara, sekulako esperientzia izango da!

No hay comentarios:

Publicar un comentario