lunes, 27 de diciembre de 2010

Gabon zahar eguna BIlbon

Gabon zahar eguna urtean zehar dagoen jaiegun berezienetarikoa dugu. Gure herrialdean behintzat gorenetik ospatzen baita. Daukagun ohitura jai moduan ospatzea da, familia afariaren ondoren kalera atera eta edan egiten du jendeak. Baina hau ospatzeko hainbat aukera dauzkagu; kotilloiak, tabernetatik jan, etxe batetan jai bat egitea...
Hemen ezagunena kotilloiak dira. Bilbon haurten dauzkagun aukerak oso zabalak dira, prezio oso deberdinetakoak, mota erabat desberdinetako kotilloiak. Urtero moduan haurten Bilboko tabernek egiten dituzten kotilloiak dauzkagu: Vip, Complot, Drugstore...20 euro ingurukoak. Bilboko Club Deportiboak egiten duena ere badaukagu (60 euro, 6 kontsumizio barne). Edota Ercilla Hotelaren moduan hotelek antolatzen dituztenak (gehienak barra librea eskaintzen digute).
Urtean zehar modan dauden diskotekek ere haien ateak irekitzen dituzte kotilloiak egiteko, 50 euro ingurukoak izaten dira.
Baina urte honetan daukagun berritasuna Getxoa aldean Portu Deportiboak egindakoa da. taberna bakoitzak bere kotilloia antolatzen du, 20-30 euro ingurukoa eta goizeko 4.30 aldera guztiek haien ateak irekitzen dituzte zonalde guztia gabon zahar fetsa leku moduan eskeiniz.
Beraz, badakizue gabon zaharra Bilbo aldean igarotzea pentsatuta badaukazue anima zaitezte!!! baina oso arinak izan behar zarete sarrerak bukatzear baitaude.

No hay comentarios:

Publicar un comentario