Olentzaro, Orentzaro, Onentzaro, Orantzaro, azken finean gure Olentzero maitea gure bihotz txikien parte izan da urte askotan zehar. Zenbatek egiten genuen kalejira Olentzerorekin batera, hari abestuz? Zenbatek oheratzen ginen goiz, Olentzerok uste zezan lo geundela? Zebatek altxatzen ginen goizeko seietan opari guztiak zabaltzeko? Oraindik askoren bihotz gazte zein zaharkituetan ere Olentzeroren tripa, txapela, ardo botila, kapoiak, bizarra etab, gordetzen ditugu eta gainera, nahiz eta pertsonai mitologiko bat izan kostatu zitzaigun olentzero irrealtzat tratatzea.
Beste pertsonai mitologikoekin konparatuz, Olentzerok sinisgarritasun hadia du, nahiz eta istoria guztietan bezala naturatik kanpo dauden elementu edo pasarteak izan. Olentzero, lami batek basoan aurkitutako umea da, lamiak gizon-emakume bikote bati eman zien haurra. Baina bikotea hiltzean olentzero bakarrik geratzen da eta laguntzeko beharra sentitzen du. Behar horrek eramaten du olentzero umeei laguntzera eta hauei opariak ematera. Baina istorio guztietan bezala alde tragikoa ere agertzen da gure olentzero maitagarriaren bizitzan. Eguraldi txarra egiten zuen batean herriko umeek beldurrez garrasika hasi eta olentzerok salbatu zituen, baina kasualitatez tximista bat erori eta egur zutabe bat olentzeroren gainean erori zen. Halako batean lamia agertu zen eta olentzerori bizia itzuli zion. Belaunaldiz-belaunaldi umeek abenduaren 24ko gauean lorik egin ezin daude ikazkin tripontzia ikusteko desirekin.
Kontuan hartu behar dugu Olentzero urte bukaeraren sinbologia adierazten bazuen ere, gutxinaka hori aldatzen joan da eta erlijio batekin lotzen hasi da, bereziki katolizismoa edo kristautasunarekin. Gaur egun Olentzeroren funtzioa bereziki Jesusen jaiotzaz ohartaztea da.
Baina ohiturak oinarri edo epizentro bat izanik lurralde bakoitzean aldaketak ematen dira, egoera eta inguruaren arabera. Zer gertatuko litzateke Olentzero pertsonai alai eta maiatgarri bat izatetik maltzur eta beldurgarri izatera igaroko balitz? Zarautzen, Olentzerok begiak gorri-gorri ditu odoletan egongo balira. Baina nork usteko zuen olentzero gure amezgaiztoen parte izan zitekeela, ba, Larrauneko haurrek! Laurraunen olentzeroak 366 begi ditu (urte batek dituen egunak baino bat gehiago) eta igitai batekin agertzen zen eskuan. Parentesi moduan esan beharra dago igitaia aintzina belarra igitatu, mozteko edo segatzeko erabiltzen zen lan-tresna zela. Hau behin argituta izanik zertarako nahiko zuen Olentzerok igitai bat! Itzarturik zeuden umeak harrapatu eta burua mozteko. Larrauneko etxean olentzeroren erreprezentazio giza, txapela eta igitaia duen panpin bat jartzen dute oilarraren meza osterarte. Begien kontua bi alderditik ulertu daiteke; alde batetik ume guztiak kontrolatzen dituela eta bestetik urte bukaera gisa jokatzen dutela.
Beraz entzuleak, gabon gauen begiak ondo itxi, manta goraino jarrieta noski lo egin!Gogoratu olentzerok 366 begi dituela zu bigilatzeko eta igitai bat zure burua mozteko. Zintzoak izan eta gutuna olentzerori idatzi!
No hay comentarios:
Publicar un comentario