jueves, 7 de octubre de 2010

Salamanca, la que no es puta es manca.

Farra botatzeko beste hainbat leku ezagutzea ondo datorkigu guztioi. Gazteek Espainian zehar gustoko dituzten tokiak Madril eta Bartzelona aldeak dira. Baina izugarrizko jaia dagoen beste toki ezaguna Salamanca dugu. Asteburu luze bat igarotzeko jaiaren paradisua. Gusto guztientzako taberna eta diskotekak barra-barra! Rock musika gustatzen zaienentzat Paki Palla dugu, edari originalen prestakuntzan originalena Musicarte edota Van Dyck taberna etab. Aipagarriak diren taberna eta diskoteken zerrenda hemen duzue: Erasmus Café, Rock Roice, Esperpento, La morada, Capitolium, Camelot, Chupiteria Daniels, La Reina, Candela, Escana, Kandhavia...Dantzatzeko, edateko, jendea ezagutzeko gazte eta ikaslez beterik dauden leku girotsuak dira.
Ligatzeko hiri oso aproposa dugu hau. Eta ezin dugu Salamancari buruzko gomendiorik egin, ligatzeko dagoen erreztasuna eta homosexual giroa aipatu gabe.
Arratsaledez pub-etan  gozatzeko edota turismorako lekua ere badu Slamancak, hiri girotsua 24 orduro!
Lagunekin egondakoak gara duela pare bat asteburu eta benetan diotzeugu, sinisteko bizi beharreko giroa da!
Animatu zaitezte, Salamacak ez dizue huts egingo!

No hay comentarios:

Publicar un comentario