lunes, 18 de octubre de 2010

LARUNBATEAN BILBOKO ARENALEAN AGERTU ZEN BAKARRA EURIA IZAN ZEN!

Pasadan larunbatean izugarrizko kontzertua egon zen prestatuta Bilboko arenalean. Talde askotxo jotzen zuten, baina haietatik garrantzitsuena "Maldita Nerea" geneukan. Talde hau gaueko hamarretan jo behar zuen baina ezinezkoa egin zitzaien egon zen euriagatik.
Maldita Nerea Cartagenan sortu zen eta bere lehenengo pausuak Murtzian daude. Hala ere, haien arrakasta ez zen hasi taldea Salamancara joan zen arte. 2007an haien lehenengo arrakasta izan zuten "El secreto de las tortugas" izeneko albumarekin. Honen ondoren, haien fama asko igo da eta musika zerrendetan lehenengo postua lortu dute askotan. Kontzertu asko eman dituzte Espainian zehar, Bilbon baita ere, baina larunbatekoa dohainik zen.
Maldita Nerea izena dute, "Nerea" musikari erreferentzia egiteko erabiltzen zutelako eta "Maldita" musikarentzat eta musikagandik bizitzea oso zaila delako.
Kontzertua emateko gogoarekin ikusten zitzaien, taldeak barkamena eskatu duelako twitter-en eta haien web ofizialean, eta Bilbora itzultzeko gogoekin ikusten zitzaien. Espero dugu animatzea!

No hay comentarios:

Publicar un comentario