Bukatu dira San Faustoak...Horregatik jai hauen inguruko sintesia egitea erabaki dut hilabete honetan egongo diren ekimen eta jai ezberdinei ateak irekitzeko.
Giro ezin hobea egon da herri osoan. Txosna gunean, belarriak eta kontzientzia kolpatzeko aukera izan dugu asten zehar. Pasadan ostiralean iheskide taldeak eszenatoki aurrealdea jendez betetzea lortu zuen, deskontrol eta estricallaren laguntzarekin eta larunbatean indarrak hartzeko, bazkarian, gazteok gure tripa bete ahal izan genuen. Ostiral honetan Kop-ek bere ohiko indarrrarekin, gure gorputza dardarka utzi zuen eta azkenik larunbatean, Doctor Deseok bere abestiekin maitasunezko eta sexuzko mundu batean murgildu gintuen.
Lehen esan bezala giro euskalduna eta herrikoia zen nagusi. Beste urte batzuekin konparatuz, ez zegoen jende askorik, esaterako, antzokian inor zapaldu gabe aurrera eta atzera ibiltzeko aukera zegoen. Hala ere, jendearen afluentzia eskasagoak ez zuen jai eta giro ona zapuztu. Musikak ere gusto guztietako belarriak findu zituen aukera ezin hobea eskeiniz dantzatu eta aste osoko rutinak ahaztuz. Hala ere kontu guztietan bezala alde txarrak ere bere lekua izan zuen, lapurretak eta bururik ez duten batzuen liskarrak.
Hurrengo sarreran urriak 30ean ospatuko den 11. indabadaren inguruko pintzeladak eskeiniko dizkizuet. Aste ona pasa eta gutxi desfasa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario