domingo, 17 de octubre de 2010

Ostegun Gasteiztarra

Osteguna da unibertsitatean gaudenok ilusio gehienez hartzen dugun asteko eguna. Osteguna, jaia hitza esatea modukoa da. Euskal Herrian ostegunero jaia dago edonon baina egun honen paradisua Gasteiz hiria da. Bertara Arrasate, Bilbo, Donostiko unibertsitatetan ikasten duten gazte guztiak biltzen dira. Izugarrizko giroa!
Gustu guztientzako da Gasteizko ostegun ospetsua. Unibertsiteetan edota alde zaharrean biltzen dira gazte guztiak Gorbea kalean dagoen "pintxo-potea" goaztu ondoren. Bertan edan egiten dute, baina Gasteizko hotza gehiegizkoa denentzat alde zaharrean dauden tabernak aipatuko ditut. Kutxilleria, Pintoreria eta Zapateria kalea taberna eta pub bero eta girotsuak aurkezten dizkigute. Dantza eta momentuko musika gustoko duzuenontzat "zapa" kalea gomendatuko nizueke. Edari merke eta erosotasuna bilatzen duzuenentzat: kutxi. Hauek dira ostegun Gasteiztarreko protagonistak.
Baina benetako protagonista ezagutu nahi baduzue Circulo diskotekara jon beharko zarte ordu biak aldera bueltako autobusa hartu arte. Hau bai leku izugarria!!!
Diskoteken sarerra 8 euro ingurukoa izango da. Cool diskoteka izan ezik, doainik sartu ahal zarete ostegunero.
Gasteizek duen abantailarik handiena leku guztiak oso hurbil daudela da, zentro aldean.
Gau ona igarotuko duzue, ez duzue ahaztuko !

No hay comentarios:

Publicar un comentario