jueves, 7 de octubre de 2010

Asteburuko topagunea, DURANGO!

      Gazteoi plan zaparradak aurkezten dizkigute astero. Baina bereziki plan horiekin erlazionatutako inguruak diskotekak eta halakoak dira. Nik, jai herrikoien aldeko apostua egitera gonbidatzen zaituztet. Jai herrikoiak betidanik egodako jai giroak dira, harremana askoz ere pertsonalagoa eta hurbilagoa da eta gainera gazteentzako alternatiba ezin hobeak dira eskaintza anitzen aldetik. Ez dira soilik DJ-etan oinarritzen baizik eta esparru kultural zein aisialdikoan. Lehiaketak, txapelketak, euskal kulturaren pintzeladak(trikipoteoak, txistulariak, dantzak, pelota...), bazkari herrikoiak eta kontzertuak. Gainera diskoteketan ez bezala taberna batean edota kalean egoteko aukera eskeintzen dizkizu jai eredu honek.
Guzti hau esanda, astebururako plan ezin hobea eskeintzeko beharra ikusten dut. Durango! Asteburu honetan, urriak 8-9 eta hurrengo asteburuan, urriak 15-16, Durangoko jaiak dira. Asteburu honetan ze esatek!, Gobernour, surfing kaos, eraso, lor, iheskide eta halako talde mundialak izango ditugu gure belarriak fintzen. Gainera larunbatean gazte eguna denez, herrri bazkaria antolatuko dute 8-10€-ren truke.
      Askok pentsatuko zenuten, nola joan naiteke Durangora? Ba nola ez kotxez edo bestela autobusez edo trenez. Bidaia ez da garesti ateratzen eta maiztasunak oso malguak dira bereziki jai egunetan. Hotz edo euria eginez gero Plateruena leku aproposa da gure gauari amaiera emateko. Horretaz aparte, giro ezin hobea duten tabernak daude alde zaharraren inguruan, baita Herrikoa ere.
     Beraz Durangon, kaleko planak, tabernak lagunekin zeozer hartzeko eta Plateruena antzokia gaupasa egiteko tokiak ditugu. Animatu eta jai herrikoaiak berpizteko egin dezagun deia!

No hay comentarios:

Publicar un comentario