"Badira hamaika herria astintzen" da aurtengo indabadaren leloa. Indabada urtero urriaren amaieran Algortan (Bizkaian) ospatzen den bazkari herrikoia da. Bazkari hau Algortako gaztetxeak antolatu egiten du eta aurten hamaikarren indabada ospatzeko momentua helduko da urriaren 30ean.
Indabada ez da bazkari soila bere atzean orain dela hamaika urteko apostua dago. Gaztetxeak jaietatik lortzen zuen diruarekin herriarentzat zeozer egin behar zela pentsatu zuen eta diru horrekin Indabada egiten hasi zen. Honekin herritarrok gure herrian alternatiboak diren ekintzak antolatzeko aukera eman zigun.Hala ere indabak gero eta jende gehiago biltzen ditu eta azkenean makrojaialdi bat sorten ari da eta hori ez zen eta ez da ideia. Ideia eta indarrean jarraitzen duen filosofia herrikoia aurrera eramatea. Kalea herriarena da eta herria gurea, beraz gure proposamenak aurrera eraman behar ditugu eta ez goi aginteek plangintzatzen dizkigutenak.
Bere izenak argi uzten duen bezala bazkaltzeko indabak daude, entsaladarekin batera. Gero postrea eta patxarana. Egun honetan diana, txotx-a, bertsolariak, trikitilariak, jokuak, zozketak, kantak, ekitaldia... bezalako ekimenak burutu egiten dira. Bazkaldu ostean dena batu egiten da eta elektrotxarangarekin batera poteoa egiten da herriko tabernetatik. Azkenean gaztetxean egunari bukaera eman diogu. Beraz plana ezin hobea da. Hala ere kontuan izan behar dugu indabadan bezala beste bazkari herrikoi askotan herritarron laguntza gero eta gitxiago ikusten dela. Horregatik guztion artean bultza ditzagun guzti hauek, guztion laguntza apurrarekin kristonako lana egin eta anbiente edo giro zoragarria sortzen delako. Bultza ditzagun herriak egindako ekimenak, HAMAIKA LAGUN HAMAIKA ESKU!
11.INDABADA...eta beste hamaika
No hay comentarios:
Publicar un comentario