martes, 26 de octubre de 2010

GOAZEN TXITXARROOO !

Noizean behin aldaketaren bat izatea ondo datorkigu guztioi. Alde berdinetik ateratzera ohituratuta gaude ia guztiok. Honegatik, urtean bizpairu alditan bisitatu behar den leku desberdin horietako batei buruz hitz egingo dizuegu: Txitxarro diskoteka (Gipuzkoa).
Diskoteka askoren moduan, era batean sailkatua dagoen tokia dugu hau. Egia esan. zure estilokoa ez den aren gau ona igarotzeko lekua da. Musika barra barra, dj paregabeak, jende ezezaguna, toki oso handia, desberdintasuna...
Agian jendeak gustoko ez dituen gauzak erlazionatzen ditu leku honetara edota frogatzeko gogorik ez dute. Ba hor konpon! ...Frogatzeko leku gomendagarria baitugu Txitxarro! Euskal Herri aldetik desberdintasuna, adrenalina frogatzeko gogorik baduzue hau da leku egokienetarikoa.
Arazo bakarra: dirua. Garesti xamarra baita, bizi zaren lekutik bertara joateko behar duzun autobus edo autoa kontuan hartzen badugu.
Larunbatean "fiesta de la luz" izan zen. Jendezka izugarria egon zen bertan, era aakotako jendea...guztiok musika berdinarekin bat loturik, helburu berdina jarraituz: gau ahaztuezina igarotzea.
Azaroak 20an "fiesta de la nieve" izango dugu. Han itxarongo zaituztegu !!!

ASTELEHENA ETA JUERGA!

Urtero Gernikan urriko azkenengo astelehenean jai bat ospatzen da, izan ere jai honen izena hemendik dator, urriko baita. Egun  horretan jendea lanetik, eskolatik, unibertsitatetik... alde egiten dute herriko enparantzan batzeko. Egun osoko jaia da, beraz, adin guztietako pertsonak aukitu ditzakegu. Goizean, kontzertuak eta ardo txapelketak daude aita-semeentzat, geroago beste motako edariak hartzen dute protagonismo gehiago eta adin guztietako pertsonak ikusi ahal dira egunaz gozatzen, eta azkenean gauean Gernikako tabernetara joaten da parranda jarraitzera eta han gazteak hartzen bihurtzen dira protagonista. Hala ere, ezin dugu ahaztu jai honen benetako protagonista sagardoa eta taloa eta txorizoa dira, egun osoan zehar edozein lekutan aurkitu ahal ditugulako. Astelehena izan arren goizeko hiruretaraino jaia aurkitu dezakezu, izan ere, urrikoa goiz goizetik hasten da. Inola ere ez ezin duzu urrengo urtean galdu!

domingo, 24 de octubre de 2010

INDABADA!!!

"Badira hamaika herria astintzen" da aurtengo indabadaren leloa. Indabada urtero urriaren amaieran Algortan (Bizkaian) ospatzen den bazkari herrikoia da. Bazkari hau Algortako gaztetxeak antolatu egiten du eta aurten hamaikarren indabada ospatzeko momentua helduko da urriaren 30ean.
 Indabada ez da bazkari soila bere atzean orain dela hamaika urteko apostua dago. Gaztetxeak jaietatik lortzen zuen diruarekin herriarentzat zeozer egin behar zela pentsatu zuen eta diru horrekin Indabada egiten hasi zen. Honekin herritarrok gure herrian alternatiboak diren ekintzak antolatzeko aukera eman zigun.Hala ere indabak gero eta jende gehiago biltzen ditu eta azkenean makrojaialdi bat sorten ari da eta hori ez zen eta ez da ideia. Ideia eta indarrean jarraitzen duen filosofia herrikoia aurrera eramatea. Kalea herriarena da eta herria gurea, beraz gure proposamenak aurrera eraman behar ditugu eta ez goi aginteek plangintzatzen dizkigutenak.
Bere izenak argi uzten duen bezala bazkaltzeko indabak daude, entsaladarekin batera. Gero postrea eta patxarana. Egun honetan diana, txotx-a, bertsolariak, trikitilariak, jokuak, zozketak, kantak, ekitaldia... bezalako ekimenak burutu egiten dira. Bazkaldu ostean dena batu egiten da eta elektrotxarangarekin batera poteoa egiten da herriko tabernetatik. Azkenean gaztetxean egunari bukaera eman diogu. Beraz plana ezin hobea da. Hala ere kontuan izan behar dugu indabadan bezala beste bazkari herrikoi askotan herritarron laguntza gero eta gitxiago ikusten dela. Horregatik guztion artean bultza ditzagun guzti hauek, guztion laguntza apurrarekin kristonako lana egin eta anbiente edo giro zoragarria sortzen delako. Bultza ditzagun herriak egindako ekimenak, HAMAIKA LAGUN HAMAIKA ESKU!
11.INDABADA...eta beste hamaika

lunes, 18 de octubre de 2010

LARUNBATEAN BILBOKO ARENALEAN AGERTU ZEN BAKARRA EURIA IZAN ZEN!

Pasadan larunbatean izugarrizko kontzertua egon zen prestatuta Bilboko arenalean. Talde askotxo jotzen zuten, baina haietatik garrantzitsuena "Maldita Nerea" geneukan. Talde hau gaueko hamarretan jo behar zuen baina ezinezkoa egin zitzaien egon zen euriagatik.
Maldita Nerea Cartagenan sortu zen eta bere lehenengo pausuak Murtzian daude. Hala ere, haien arrakasta ez zen hasi taldea Salamancara joan zen arte. 2007an haien lehenengo arrakasta izan zuten "El secreto de las tortugas" izeneko albumarekin. Honen ondoren, haien fama asko igo da eta musika zerrendetan lehenengo postua lortu dute askotan. Kontzertu asko eman dituzte Espainian zehar, Bilbon baita ere, baina larunbatekoa dohainik zen.
Maldita Nerea izena dute, "Nerea" musikari erreferentzia egiteko erabiltzen zutelako eta "Maldita" musikarentzat eta musikagandik bizitzea oso zaila delako.
Kontzertua emateko gogoarekin ikusten zitzaien, taldeak barkamena eskatu duelako twitter-en eta haien web ofizialean, eta Bilbora itzultzeko gogoekin ikusten zitzaien. Espero dugu animatzea!

domingo, 17 de octubre de 2010

Ostegun Gasteiztarra

Osteguna da unibertsitatean gaudenok ilusio gehienez hartzen dugun asteko eguna. Osteguna, jaia hitza esatea modukoa da. Euskal Herrian ostegunero jaia dago edonon baina egun honen paradisua Gasteiz hiria da. Bertara Arrasate, Bilbo, Donostiko unibertsitatetan ikasten duten gazte guztiak biltzen dira. Izugarrizko giroa!
Gustu guztientzako da Gasteizko ostegun ospetsua. Unibertsiteetan edota alde zaharrean biltzen dira gazte guztiak Gorbea kalean dagoen "pintxo-potea" goaztu ondoren. Bertan edan egiten dute, baina Gasteizko hotza gehiegizkoa denentzat alde zaharrean dauden tabernak aipatuko ditut. Kutxilleria, Pintoreria eta Zapateria kalea taberna eta pub bero eta girotsuak aurkezten dizkigute. Dantza eta momentuko musika gustoko duzuenontzat "zapa" kalea gomendatuko nizueke. Edari merke eta erosotasuna bilatzen duzuenentzat: kutxi. Hauek dira ostegun Gasteiztarreko protagonistak.
Baina benetako protagonista ezagutu nahi baduzue Circulo diskotekara jon beharko zarte ordu biak aldera bueltako autobusa hartu arte. Hau bai leku izugarria!!!
Diskoteken sarerra 8 euro ingurukoa izango da. Cool diskoteka izan ezik, doainik sartu ahal zarete ostegunero.
Gasteizek duen abantailarik handiena leku guztiak oso hurbil daudela da, zentro aldean.
Gau ona igarotuko duzue, ez duzue ahaztuko !

Durangotik bueltan...

Bukatu dira San Faustoak...Horregatik jai hauen inguruko sintesia egitea erabaki dut hilabete honetan egongo diren ekimen eta jai ezberdinei ateak irekitzeko.

Giro ezin hobea egon da herri osoan. Txosna gunean, belarriak eta kontzientzia kolpatzeko aukera izan dugu asten zehar. Pasadan ostiralean iheskide taldeak eszenatoki aurrealdea jendez betetzea lortu zuen, deskontrol eta estricallaren laguntzarekin eta larunbatean indarrak hartzeko, bazkarian,  gazteok gure tripa bete ahal izan genuen. Ostiral honetan Kop-ek bere ohiko indarrrarekin, gure gorputza dardarka utzi zuen eta azkenik larunbatean, Doctor Deseok bere abestiekin maitasunezko eta sexuzko mundu batean murgildu gintuen.

Lehen esan bezala giro euskalduna eta herrikoia zen nagusi. Beste urte batzuekin konparatuz, ez zegoen jende askorik, esaterako, antzokian inor zapaldu gabe aurrera eta atzera ibiltzeko aukera zegoen. Hala ere, jendearen afluentzia eskasagoak ez zuen jai eta giro ona zapuztu. Musikak ere gusto guztietako belarriak findu zituen aukera ezin hobea eskeiniz dantzatu eta aste osoko rutinak ahaztuz. Hala ere kontu guztietan bezala alde txarrak ere bere lekua izan zuen, lapurretak eta bururik ez duten batzuen liskarrak.

Hurrengo sarreran urriak 30ean ospatuko den 11. indabadaren inguruko pintzeladak eskeiniko dizkizuet. Aste ona pasa eta gutxi desfasa.

jueves, 7 de octubre de 2010

Euskal unibertsitate ikasle guztiak fever-en baturik!

Inora ez bazoazte oporretan eta asteburu luze hau etxean azperturik emateko prest ez bazaudete, beste aukera bat emango dizuegu. Ostiral honetan fever-en izugarrizko festa aurkituko duzue. Izan ere festa hau unibertsitateko jendeak antolatu du eta ikasle guztiak bertara joango dira. Diskoteka honetara heltzeko oso errez izango duzue Boluetako geltokian jeitsiz gero , bai euskotren eta metroarena alboan dagoelako.
Daukazuen beste aukera bat kotxez joatea da, izan ere, fever kanpoan oso parking ona aurkitu dezakezuelako.
Leku zoragarria izango da ostiral gaua pasatzeko, giro ona egongo da bai kanpoan eta baita diskoteka barruan ere. Dantza egiteko lau gela ezberdin izango dituzu bakoitza musika estilo batekin. Ezinezkoa azpertzea!
Sarrerak ia salduta daude guztiz, zergatik ez duzu oraindik zurea? ANIMA ZAITEZ!

Asteburuko topagunea, DURANGO!

      Gazteoi plan zaparradak aurkezten dizkigute astero. Baina bereziki plan horiekin erlazionatutako inguruak diskotekak eta halakoak dira. Nik, jai herrikoien aldeko apostua egitera gonbidatzen zaituztet. Jai herrikoiak betidanik egodako jai giroak dira, harremana askoz ere pertsonalagoa eta hurbilagoa da eta gainera gazteentzako alternatiba ezin hobeak dira eskaintza anitzen aldetik. Ez dira soilik DJ-etan oinarritzen baizik eta esparru kultural zein aisialdikoan. Lehiaketak, txapelketak, euskal kulturaren pintzeladak(trikipoteoak, txistulariak, dantzak, pelota...), bazkari herrikoiak eta kontzertuak. Gainera diskoteketan ez bezala taberna batean edota kalean egoteko aukera eskeintzen dizkizu jai eredu honek.
Guzti hau esanda, astebururako plan ezin hobea eskeintzeko beharra ikusten dut. Durango! Asteburu honetan, urriak 8-9 eta hurrengo asteburuan, urriak 15-16, Durangoko jaiak dira. Asteburu honetan ze esatek!, Gobernour, surfing kaos, eraso, lor, iheskide eta halako talde mundialak izango ditugu gure belarriak fintzen. Gainera larunbatean gazte eguna denez, herrri bazkaria antolatuko dute 8-10€-ren truke.
      Askok pentsatuko zenuten, nola joan naiteke Durangora? Ba nola ez kotxez edo bestela autobusez edo trenez. Bidaia ez da garesti ateratzen eta maiztasunak oso malguak dira bereziki jai egunetan. Hotz edo euria eginez gero Plateruena leku aproposa da gure gauari amaiera emateko. Horretaz aparte, giro ezin hobea duten tabernak daude alde zaharraren inguruan, baita Herrikoa ere.
     Beraz Durangon, kaleko planak, tabernak lagunekin zeozer hartzeko eta Plateruena antzokia gaupasa egiteko tokiak ditugu. Animatu eta jai herrikoaiak berpizteko egin dezagun deia!

Salamanca, la que no es puta es manca.

Farra botatzeko beste hainbat leku ezagutzea ondo datorkigu guztioi. Gazteek Espainian zehar gustoko dituzten tokiak Madril eta Bartzelona aldeak dira. Baina izugarrizko jaia dagoen beste toki ezaguna Salamanca dugu. Asteburu luze bat igarotzeko jaiaren paradisua. Gusto guztientzako taberna eta diskotekak barra-barra! Rock musika gustatzen zaienentzat Paki Palla dugu, edari originalen prestakuntzan originalena Musicarte edota Van Dyck taberna etab. Aipagarriak diren taberna eta diskoteken zerrenda hemen duzue: Erasmus Café, Rock Roice, Esperpento, La morada, Capitolium, Camelot, Chupiteria Daniels, La Reina, Candela, Escana, Kandhavia...Dantzatzeko, edateko, jendea ezagutzeko gazte eta ikaslez beterik dauden leku girotsuak dira.
Ligatzeko hiri oso aproposa dugu hau. Eta ezin dugu Salamancari buruzko gomendiorik egin, ligatzeko dagoen erreztasuna eta homosexual giroa aipatu gabe.
Arratsaledez pub-etan  gozatzeko edota turismorako lekua ere badu Slamancak, hiri girotsua 24 orduro!
Lagunekin egondakoak gara duela pare bat asteburu eta benetan diotzeugu, sinisteko bizi beharreko giroa da!
Animatu zaitezte, Salamacak ez dizue huts egingo!