Gabonak hetzen ari dira eta dotore jartzeko aukera asko dauzkagu. Feverrek berea eskaini digo abenduaren 22an. Aparteko musikaz gozatzeaz aparte jendea dotore ikusteko aukera ezinobea da.
Sarrera 30 euro dira eta 3 kopa dakar berarekin. Gau honetan fever 3 gela desberdinetan banatuta aurkitu dezakegu, baina haietako bi (gold eta pink) bateratuta daude eta musika bernina jartzen dute. 3 gela black izenekoa da, hemen regge izeneko musika estiloa jartzen dute.
Bi giro ezberdin baina beti musika giro honenarekin, espero dugu gogoko izatea eta anima zaiteztela pinpirin jartzera!
martes, 28 de diciembre de 2010
lunes, 27 de diciembre de 2010
Santo Tomas eguna!!!!!
Abenduak 21. Santo Tomas eguna. Egun handia donostiar guztientzat, baina batez ere, gazteentzat. Aurtengoan ere, bikain ibili ginen txistorra eta taloa jaten. hala ere, Bilbon er ospatzen den eguna dugu hau. gero eta egun handiagoa hiri honentzako, azokak eta sagardoak protagonismo handia hartzen ari baita Bilboko alde zaharrean zehar abenduaren21an.
Gutxi gorabehera, XIX. mendearen erdialdean sortu zen Santo Tomas e-guneko ospakizuna. Maizterrak hirira joaten ziren beren lurren errenta ordain- tzera; hirira jaistean, berek landutako produktuak saldu, eta baserrietan ez zituzten beste produktu batzuk erosteko aprobetxatzen zuten; hortik sortu zen Santo Tomas azoka. Ohitura hori mantentzeko, gaur egun, a-benduaren 21a festa-eguna da.
Igaro egin den eguna dugu eta primerakoa izan zela aipatu beharra dago, beraz, badakizue datorren urtean errepikatzeko modukoa edota lehendabiziz frogatzekoa!

Gabon zahar eguna BIlbon
Gabon zahar eguna urtean zehar dagoen jaiegun berezienetarikoa dugu. Gure herrialdean behintzat gorenetik ospatzen baita. Daukagun ohitura jai moduan ospatzea da, familia afariaren ondoren kalera atera eta edan egiten du jendeak. Baina hau ospatzeko hainbat aukera dauzkagu; kotilloiak, tabernetatik jan, etxe batetan jai bat egitea...
Hemen ezagunena kotilloiak dira. Bilbon haurten dauzkagun aukerak oso zabalak dira, prezio oso deberdinetakoak, mota erabat desberdinetako kotilloiak. Urtero moduan haurten Bilboko tabernek egiten dituzten kotilloiak dauzkagu: Vip, Complot, Drugstore...20 euro ingurukoak. Bilboko Club Deportiboak egiten duena ere badaukagu (60 euro, 6 kontsumizio barne). Edota Ercilla Hotelaren moduan hotelek antolatzen dituztenak (gehienak barra librea eskaintzen digute).
Urtean zehar modan dauden diskotekek ere haien ateak irekitzen dituzte kotilloiak egiteko, 50 euro ingurukoak izaten dira.
Baina urte honetan daukagun berritasuna Getxoa aldean Portu Deportiboak egindakoa da. taberna bakoitzak bere kotilloia antolatzen du, 20-30 euro ingurukoa eta goizeko 4.30 aldera guztiek haien ateak irekitzen dituzte zonalde guztia gabon zahar fetsa leku moduan eskeiniz.
Beraz, badakizue gabon zaharra Bilbo aldean igarotzea pentsatuta badaukazue anima zaitezte!!! baina oso arinak izan behar zarete sarrerak bukatzear baitaude.

jueves, 23 de diciembre de 2010
Larrauneko Olentzeroa
Olentzaro, Orentzaro, Onentzaro, Orantzaro, azken finean gure Olentzero maitea gure bihotz txikien parte izan da urte askotan zehar. Zenbatek egiten genuen kalejira Olentzerorekin batera, hari abestuz? Zenbatek oheratzen ginen goiz, Olentzerok uste zezan lo geundela? Zebatek altxatzen ginen goizeko seietan opari guztiak zabaltzeko? Oraindik askoren bihotz gazte zein zaharkituetan ere Olentzeroren tripa, txapela, ardo botila, kapoiak, bizarra etab, gordetzen ditugu eta gainera, nahiz eta pertsonai mitologiko bat izan kostatu zitzaigun olentzero irrealtzat tratatzea.
Beste pertsonai mitologikoekin konparatuz, Olentzerok sinisgarritasun hadia du, nahiz eta istoria guztietan bezala naturatik kanpo dauden elementu edo pasarteak izan. Olentzero, lami batek basoan aurkitutako umea da, lamiak gizon-emakume bikote bati eman zien haurra. Baina bikotea hiltzean olentzero bakarrik geratzen da eta laguntzeko beharra sentitzen du. Behar horrek eramaten du olentzero umeei laguntzera eta hauei opariak ematera. Baina istorio guztietan bezala alde tragikoa ere agertzen da gure olentzero maitagarriaren bizitzan. Eguraldi txarra egiten zuen batean herriko umeek beldurrez garrasika hasi eta olentzerok salbatu zituen, baina kasualitatez tximista bat erori eta egur zutabe bat olentzeroren gainean erori zen. Halako batean lamia agertu zen eta olentzerori bizia itzuli zion. Belaunaldiz-belaunaldi umeek abenduaren 24ko gauean lorik egin ezin daude ikazkin tripontzia ikusteko desirekin.
Kontuan hartu behar dugu Olentzero urte bukaeraren sinbologia adierazten bazuen ere, gutxinaka hori aldatzen joan da eta erlijio batekin lotzen hasi da, bereziki katolizismoa edo kristautasunarekin. Gaur egun Olentzeroren funtzioa bereziki Jesusen jaiotzaz ohartaztea da.
Baina ohiturak oinarri edo epizentro bat izanik lurralde bakoitzean aldaketak ematen dira, egoera eta inguruaren arabera. Zer gertatuko litzateke Olentzero pertsonai alai eta maiatgarri bat izatetik maltzur eta beldurgarri izatera igaroko balitz? Zarautzen, Olentzerok begiak gorri-gorri ditu odoletan egongo balira. Baina nork usteko zuen olentzero gure amezgaiztoen parte izan zitekeela, ba, Larrauneko haurrek! Laurraunen olentzeroak 366 begi ditu (urte batek dituen egunak baino bat gehiago) eta igitai batekin agertzen zen eskuan. Parentesi moduan esan beharra dago igitaia aintzina belarra igitatu, mozteko edo segatzeko erabiltzen zen lan-tresna zela. Hau behin argituta izanik zertarako nahiko zuen Olentzerok igitai bat! Itzarturik zeuden umeak harrapatu eta burua mozteko. Larrauneko etxean olentzeroren erreprezentazio giza, txapela eta igitaia duen panpin bat jartzen dute oilarraren meza osterarte. Begien kontua bi alderditik ulertu daiteke; alde batetik ume guztiak kontrolatzen dituela eta bestetik urte bukaera gisa jokatzen dutela.
Beraz entzuleak, gabon gauen begiak ondo itxi, manta goraino jarrieta noski lo egin!Gogoratu olentzerok 366 begi dituela zu bigilatzeko eta igitai bat zure burua mozteko. Zintzoak izan eta gutuna olentzerori idatzi!
lunes, 20 de diciembre de 2010
BARTZELONA, GAZTEENTZAKO PARADISUA
Bartzelona asteburen bat edo zubiren bat pasatzeko oso aproposa da. Egunean zehar turismoa egiteko pila dago.
Esaterako, Ramblak, non jendea giza irudiak egiten ditu, baina izugarrizko mozorroak erabiliz, edo Park Guell, Gaudiren parkea dena eta izugarrizko monumentuak eta dituena. Baita ikustekoa da Tibidabo mendia, non jolas-parke bat dago.
Gauean izugarrizko giroa dago, asteko edozein egunetan aurki dezakezu jaia Bartzelonan. Guk hiru diskoteka garrantzitsu aipatuko ditugu.
Diskotekarik esanguratsuenetarikoa Razzmatazz dugu. Razz bost solairu ditu eta solairu bakoitzean musika estilo desberdin bat aurkitu daiteke.
Beste diskoteka oso famatu bat Bora Bora izenekoa da. Hau Bartzelonako zentrutik urrun dago, Sabadell inguruan aurkitzen da, eta hor aurkitu daitekeen musika patxangeo izaten da ia denbora guztian. Ideia zehatzago bat izateko Bilboko Mao Mao Beach diskotekaren antza dauka.
Azkenik, Apolo diskoteka daukagu. Hau honena da astelehenetan irteteko, izan ere hemen ospatzen baitira "nasty mondays" izeneko jaia. Apolo hiru solairu ditu baina bigarrena eta hirugarrena musika berbera daukate, izan ere hirugarren solairua terraza moduko zerbait da beheko dantzalekua ikusteko. Apolon dagoen musika estiloa pixkat lasaiagoa da, rock edo estilokoa. Hala ere, beheko solairuan house pixka bat jartzen dute.
Badakizue, ahal izanez gero joan Bartzelonara, sekulako esperientzia izango da!

ERASMUS JAIAK HELDU DIRA PLENTZIARA!
Pasadan egunean erasmus jaia egon zen Plentziako "Jai-alai" frontoian. Jaia ondo joan zen, musika, edaria, janaria... baina hasieran arazo batzuk agertu ziren. Adin gabeko gazteak sartzen hasi ziren eta orduan ez zegoen lekurik festa barruan egon behar zzen jende guztirako.
Azkenean, frontoutik gazte guztiak botatzea erabaki zuten eta ordu bat beranduago berruro ireki zuten nortasun agiria sartu nahi zuten guztiei eskatuz. Hau ez zen izan oso atsegina zeudenentzat, kontuan izanda kanpoan urteko gaurik hotzenetarikoena zegoela. Baina sartzean dena ahaztu eta jaiaz gozatu ahal izan zuten.
Espero dugu errepikatzea baina ahal bada organizazio hobeagoarekin.

lunes, 13 de diciembre de 2010
Dj montxo Zubiko Ingandeetan
Azken hilabte hauetan house eta electro musika maite dutenentzat eta jai gogo handiak dutenentzat zerbait prestatu dute. Jaia edo zubia dagoen igande bakoitzean, igandero irekitzen duen Zul diskotekak (Cantabria aldean) eta The Image diskotekak (Berangon) akordio bar egiten dute. Zul-elo dj residenteak (Dj montxo) Berangoko diskotekan musika jarriko du sarrerak 20€ balio duelarik. Baina igandeko egunean zehar Zul-era joango direnak 30€ ordainduz The Image-ra joan daitezke gauean ere. Dj Montxok ibilbide berdina egingo duelarik.
Nik pertsonalki, 2 igandeetan gozatu dut Dj montxok eskainitako gauaz baina ez egunean zehar ere oso nekagarria egiten zaidalako erakargarria dela onartu behar dudan arren.
Beraz badakizue, anima zaitezte eta froga ezazue hurrengo zubian bi primerako diskoteka hauek eskaintzen dizueten aukera ezinhobea!

PEGGY SUE´S BERRIA BILBON
Duela hamarkada bai baino lehenado modan zegoena modan jarrida berriz janzkera, musika eta baita janari kontuetan ere. Moda vintage izenekoa da hau, 50.hamarkadakoa. Moda hay jarraituz Madrilgo emperesa batek Grease pelikulan agertzen den moduko jatetxeak egin ditu Espainia osoan zehar. Duela hilabete batzuk Bilbon ireki da azkenetariko bat.
American dinner gozatzeko gogoak badituzue , badakizue nora joan. Bertan hamburgesak, hot dogs, batidoak, pizzak, patata frijituak, browniak.... jan ahalko dituzue. Bakoitza bere izen berezia duelarik: Mary Lou, Crazy Charlie, Elvis Presley...
Gozea sentitzen baduzue eta leku honetaz gozatzeko prest baldin bazaudete hemen usten dizuet haien web-orrialde ofiziala:
http://www.peggysues.es/

domingo, 12 de diciembre de 2010
Egun antikontsumistak!
Abenduaren 17 eta 18 egunetan zehar Algortako Txorimalo gaztetxearen eskutikegun antikontsumistak beteko dituzten ekimen ezberdinak antolatuko dituzte.
Abenduak 17, arratsaldeko18:00etan "kontsumo sostengarria" izeneko hitzaldia egongo da Algortako Aldai Patronatoan. Hitzaldiaren ostean luntx antikontsumista egingo da bertan biltzen diren guztiontzako.
Abenduak 18, hurrengo egunean, goizeko 11:ooetatik eguerdiko 14:ooak arte Tellagorri enparantzan Truke azoka burutuko da. Bertan bakoitzak beste gauza baten truke azokan agertzen den edozein gauza eramateko aukera izango du. Esaterako nik etxean kamiseta bat badaukat eta azokan gustoko dudan liburu bat ikusten badut aldatu ahal izango dut.
Gabonetan asko kontsumitzen da, bereziki gabonak erosketa eta oparietara mugatzen dugulako. Etxean gauza asko ditugu eta gero eta gehiago erosten ditugu. Horregatik, truke azoka honetan gauza berri bat hartu ahal izango dugu zaharkitua eta ez erabilgarri moduan dugun beste batengatik.
Kontsumismoa oso presentu dugu sistema kapitalti honetan eta eremu guztietan kontsumitzera bultzatzen gaituzte, entretenimendu eta deskontzentrazio tresna moduan. Gainera gero eta gehiago izan gero eta gehiago nahi. Kontsumismoarekin burujabe izan behar gara eta modu alternatiboak bilatu, esaterako truke azoka hau.
Komenntatu behar dut ere auzokideak aurten ez direla asko konprometitu ekimen honekin. Portal guztietan gutun bat jarri zen esanez auzokideek nahi zuten guztia portalean utzi zezaketeela eta gero gaztetxeko kideak batuko zutela. Baina pasadan urtean ez bezala aurten ez da gauza askorik bildu.
Badakizue animatu eta hurbildu zaitezte guztio eta gabonetarako oparia bertan lortzeko aukera izango duzu, beti ere daramazun beste gauza baten truke!

Okupazio eguna
Atzo Larunbata, Okupazio eguna ospatu zen Algortako txorimalo gaztetxean. Goizetik bertan jendea bildu zen 5.urteurrenerako kartelean jarriko den argazkia egiteko. Gero 4 euroren truke bazkari ezin hobea egin zen gaztetxeko kanpoaldean eguraldi oso ona egiten zuelako. Patatak errioxa erara eta solomoa piperrekin izan genuen bazkaltzeko, txokolatezko eta kafe-esnearekin batera. Bazkal ostean Gaztetxe barruan bideo ezberdinak proiektatu ziren: Kukutxa gaztetxearen inguruko dokumentala, Euskal Jai Iruñeko gaztetxearen okupazioaren kronika eta azkenik Iruñean antolatutako desobedientzia zibileko ekimenak.
Gero kuenta atras eta disorders-eko taldekideak afaldu ostean kontzertuak hasi ziren, 20:30ak inguru. Lehenengo kuentra atras talde algortarrak jo zuen eta ondoren Zaldibarko disorders taldeak. Kontzertu ostean kristonako giroa egon zen, bereziki gaztetxea goizeko 6:30etan itxi egin zen eta gauen zehar gainera goserik ez pasatzeko solomo bokatak banatu egin ziren.

Koska irratian gazte asanbladako kide bati egindako elkarrizketan, honek tinko azaltzen du okupazio egun hau abendu guztietan egiten jarraitzea nahiko luketela. Aurtengo giro ikusita uste dut dudarik ez dela egongo urte gehiagotan egun hau ospatzen jarraitzeko. Espero dugu hurrengo urteko kartelean II.Oupazio eguna agertzea.
martes, 7 de diciembre de 2010
Durangoko azoka bukatzear dago....
Abenduaren 4ean zabaldu zituzten Durango azakaren ateak eta abenduaren 8an itxiko dituzte hurrengo urtera arte. Oso egun entretenigarriak izan dira, ekimen eta giro ezin hobea egon delako. Aurreko sarreran komentatu nuen bezala esne beltzak ostiralean bere momentua izan zuen eszenatoki gainean bere disk-a berria aurkezteko. Gainera kontzertua ez zen beste batzuetan jaietan ikusi dugunaren antzekoa, honetan Jon Maia eta Porrotxen laguntza izan zuten bere estreinua bereziagoa izateko. Jon Maia beti bezala bere hitz-ekin bildu zigun eta Porrotx-ek aldiz guri haurreko bihotzak eta sentimenduak berpiztu zituen. Kontzertua 22:30etan hasi eta 01:00etan bukatu egin zen. Horren ostean DJ bat egon zen Plateruenan etanerrian zehar ohiko tabernetan kristonako giroa nabarmentzen zen.
Azokan egunero txoko guztietatik etorritako jendean bildu egin da eta askotan ezinezkoazen barrura sartzea. Azoka ondoan karpa bat zegoen eta bertan mota guztietako sortzaileek aukera zuten haien aldarrikapena egiteko. Esaterako gose taldeak gaur bertan egoteko aukera zuen eta Porrotx eta Marinmototx atzo (astelehena) ume mordoa bildu zituzten. Karpa edozein momentutan oso betetan zegoen eta horregatik azoka barruan pantaila bat zegoen bertatik beste aldean gertatzen zena jarraitzeko. Gainera pantailan etngabeko elkarrizketan eta azokan jendearen joanetorria jarraitu zenezaken momentu oro.
Aurrekjo sarreran ere komentatu nuen Lip Dub-arena. Ba azkenean esan bezala, goizeko 11:ootatik hau, gazte eta heldu bildu ginen plateruena aurreko plazan gure zapi berdeak lepoan genituela Lip Dub-a burutu ahal izateko. Berde koloreak Durango bere baitan bildu zuen eta 13:ooetan Sarri Sarri abestiarekin hasierarekin jende guztia saltoka hasi zen. Bideoaren bukaeran guztiak bildurik gure independenziaren aldeko ohiuak aireratu egin genituen. Jendearen ahotsetan nabaritzen zen berde kolore horrek emandako esperantza.
Arratsaldean manifestazio nazionala egon zen, zehzki arrantsaldeko 17:30etan. Durangon buelta eman zitzaion "euskal presoak euskla herrira" bezalako leloekin batera. Manifestazioari bukaera emateko Eliza alboan ekitaldi bat egin zuten "Gazteria aurrera" esaldia eta helburuarekin.
Esan beharra dago astelehena izan dela giro gehien egon den eguna, leku askotatik etorritako jenedean bildu delako. Horregatik alde zaharreko kaleetatik igarotzea ia ezinezkoa zen.
Badakizue ooraindik aukera duzuela azokara joateko. Animatzen zaituztet! Azoka horretan gure hizkuntza eta kultura agerian usten da: euskal musika, euskal jokoak, euskal memoriaren inguruko liburuak....

Kontsumitzekotan, eros dezagun guri dagokiguna eta ez kanpotik inposatzen zaizkigu produktu eta ilusio faltsu eta atzerritarrak.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)