martes, 30 de noviembre de 2010

LIP DUB DURANGON!!!

Orain dela aste gutxi, Katalanek independentzia aldarrikatzeko lip dub bat egin zuten. Horregatik, Abenduaren 6an Durangon, Azokan, deialdi bat egin dute Euskal Herrian ere lip dub bat burutzeko. Helburua da ahal den jende gehiena biltzea, berdez jantzita. Errekorridoak 400metro izango ditu eta erabiliko den abestia Jortatu taldearen Sarri Saarri izeneko abestia izango da.
Beraz badakizue animatu eta bildu gaitezen guztiok Durangon Euskal Herriaren independentzia alde mugitzeko.
Hemen behean jarriko dut Katalunian egindako LIP DUB eta Durangokoa prest dagoenean ere hona igoko dut
Gogoratu aste honetan hasiko dela Durangoko azkoa eta bertan liburuak, diskak e.a erosteko aukera izango dugu. Gainera bertan idazleak eta abeslariak izango ditugu bai azokan bertan eta baita Plateruena-n, Durangoko antzokian, haien disk-a berriak aurkezteko. Esaterako, ostiralean 9 €-ren truke Esne Beltza taldea martxosoa ikusi eta entzuteko aukera izango zugu Plateruena-n. Horrela egun guztietan mota honetako eskeintzak izango dituzu. Badakizue gabonetarako oparia erosteko aukera ezin hobea duzue Durangon eta gero gauena gainera jai ikaragarria egoten da inguruko tabernetan eta antzokian bertan.

LIPDUB - INDEPENDÈNCIA - WORLD RECORD (Official)

viernes, 26 de noviembre de 2010

ARTEA ETA JAIA BATURIK

Ostiral guztientan bezala izugarrizko jaia daukagu fever diskotekan. Baina hilero ostiral batean aldaketa txiki batez gozatu dezakegu.

Fever eta Bilboko Guggeinheim museoa bat egiten dute gau perfectu bat osatuz.

Guggeinheim museoa hilabetean behin irekiko ditu bere ateak gaueko 22:00-etatik goizaldeko ordu 1:00-ak arte. Gau hauetan parte hartu nahi dutenek arteaz gozatzen duten bitartean atari printzipalean dj-ak jartzen duen musikarekin ere primeran pasatu dezakete. Musika hau modernoetarikoena da: pop-rock, tecno-pop, hip hop, soul, funk...

Honekin lortu nahi dena da publikorik gazteena artearekin interesatzea da, izan ere, museoko sarrera feverreko sarrerarekin aldatu daiteken dohain. Horrela Guggeinheim-eko sarrera erostean feverreko sarrera dohainik eskuratu ahal izango duzu.

ANIMA ZAITEZ ETA GOZATU JAIAZ ARTEAREKIN BATERA!

IRLANDARRAK HERRIZ HERRI!

Argi dago gero eta gehiago ikusten direla irlandar tabernak gure herrietan. Taberna hauetan askotan munduko jende ezberdina aurkitu dezakegu.

Taberna irlandarrak lokal publiko batzuk dira eta han edariak eta janaria eskaintzen dute, eta kasu gehienetan musika entzun daiteke. Taberna hauetan egin daitekeen gauzarik interesgarrien artean, telebistan kirolak ikustea, gau tematikoetan parte hartzea eta janariarekin gozatzea daude. Irlandar tabernak ingeles tabernaren antzekoak dira baian bien artean desberdintasunak ikusi daitezke. Ingelesak baino askoz landuagoak dute haien dekorazioa, adibidez eta ez dute tabernaren jabearen izena kanpoan jartzen.

Irlandar tabernak alkohola saltzen zuten hasieran, baina geroago haien errola aldatu zuten eta alkohola saltzeari utzi zioten.

Anima zaitezte eta sartu irlandar kultur eta giroan hondoraino!

miércoles, 24 de noviembre de 2010

Sexua eta jaia

Euskal Herrian behintzat, ligatzeko momentu hoberena jaia dela dioen topikoa oso ezaguna dugu denok. Baina egia al da gauen, jaian gehiago ligatzen dela? Inkestek diotenez lanean edota interneten bidez ezagutzen dira herrialde honetako bikote gehienak. Hala ere, gazteen %80ak ligatzeko helburuarekin joaten dira taberna eta diskoteketara.
Beraz,  jaia, gazteek  sexuarekin harramantzen duten ekintza bat dela esan genezake. Alkoholak eta beste motatako drogek aurreiritziak eta lotsak alde batera utzi eta euskal gazteak batu egiten dituzte gauetan. Baina entzuten dugun bezain ohikoa al da gauetan ligatzea?
Bakoitza bere hausnarketa propioarekin utziko dut baina hemen dituzue Euskal Herriko gazte batzuen iritziak:

“Nire ustez jaian ligatzeak edo ez pertsona bakoitzaren esku dago. Ez dut uste hain saila denik . Nik adibidez, ez nuen inoiz hau gustuko izan baina nire mutila udako jaietan ezagutu nuen,  Lekeitioko Antzar Egunean. Baina ez zen bilatzen ari nintzen zerbait, bat batean gertatu zen. Lagunekin poteoan edota herrietako jaietara noanean haiekin dibertitzera noa, ez mutilak bilatzera.”
“Jaiak badauka sexuarekiko harreman estu bat. Nik pertsonalki gauetan ateratzen naizen bakoitzean horren bila noa. Ez naiz diskoteketara soilik nesken bila joaten, baina gau guztietan pentsatzen dut: ”haber si esta noche pillo…” . Eta nire moduan mutil guztiek, askok ezetz esaten duten arren. Egiaztatu ezin dudana jaian egunean zehar baino gehiago ligatzen dela da. Nik bizi dudanagatik, egunean zehar ligatzen ez duenak, gauean zehar ere oso zaila dauka asuntoa.”
“Jaiak izugarrizko lotura dauka sexuarekin. Nire sexu harreman guztiak gauean ezagutu ditudan neskekin izan dira, baita izan ditudan bikote harreman guztiak ere. Jaiak gauza gehiegi eskaintzen dizkizun ekintza da: dibertsioa, askatasuna, zoramena, sexua… Ez nuke esango diskoteka bat ligatzeko leku egokiena edo politena denik, baina bai erresena.”

martes, 23 de noviembre de 2010

Elkartasun eguna!!!

Azaroak 27, larunbatean, Elkartasun Eguna ospatuko da Tolosan. Espainiar eta Frantziar estatuak aplikatutako sakabanaketa politikak dakartzan ondorioei aurre egiteko eguna egin nahi izan dute Tolosan. Sakabanaketa politika honek hildakoak ekartzen dituzte, bereziki euskal preso politikoen senide eta lagun askok haien bizia galdu dute errepideetan kartzelara bisitatzen joaten zirenean eta gainera kristonako dirutza behar dute, esaterako Espainiako hegoaldeko kartzela batera heltzeko bere seme, lagun, mutila-neska, alaba ikusi ahal izateko.
Beraz, elkartasunezko sentimendu hau nolabait adierazteko eta politika honi sorbalada emateko elkartasun egun hau dugu.
Ekimen ezberdinak egongo dira egunean zehar. Goizean, ume jolasak eta txontxongiloak Plaza Berrian. Eguerdian, 12:OOetan kalejira egingo da dultzainero eta txistulariekin. Eguerdiari amaiera emateko eta sabelak betetzeko bazkaria egongo da Plaza berrian. Bazkal ostean martxa pizteko "DJ Bull" disk-jockey-a egongo da. Gogoratu bazkari tiketak 10€-tan egongo direla salgai langabetuentzako eta 15€tan gainontzekoentzako Tolosa eta eskualdeko ohiko tabernetan.
Arratasaldeko 18:30etan manifeztazioa burutuko da "Elkartasuna ez da delitua. Euskal Presoak Euskal Herira dagozkien eskubideen jabe" lelopean. Gauerako ere plan ezin hobea dago. Tolosako Ferialekuan gaueko 22:ooetatik aurrera kontzertu ezberdinak egongo dira, talde ezberdinen eskutik: Betagarri, Ze Esatek, Laket, Egurra ta kitto eta kantaflor. Kontzertarako sarrerak ere 10€tan egongo dira salgai Tolosa eta inguruetako ohiko tabernetan, besteak beste honako hauetan:
• Tolosa: Denak, Mescal eta Raku.
• Donosti: Herria
• Azpeitia: Orkatz
• Gasteiz: Garraxi eta Aranba
• Hernani: Garin
• Beasain: Arrano
• Anoeta: Itzuli
• Ibarra: Atari
• Billabona: Iratzar

jueves, 18 de noviembre de 2010

Txitxarro gozatu ez zenuteontzattt!

Gipuzkoako Txitxarro diskotekari buruz hitz egingo dizuegu berriz ere. Idatzi genuen sarrera irakurri ondoren grina sartu zaizuenontzat edota honen berririk ez duzuenontzat bultzada bat da hau. Larunbat honetan izango baitugu " fiesta de la nieve" Txitxarron! Bertan betiko jaiaz gain, dj berriak eta snow parke artifiziala izango dugu gozatzejo. eguraldia gurekin bat etor dadila espero dugu, jaia mundiala izango baita. Gipuzkoa aldekoak ez bazarete autobusa eta sarrera 25 euro dira soilik. Prezio honekin bat kontsumizioa eta cd-a izango duzue. Arratsaldeko 7tatik goizeko 7tara!!! anima zaitezte lagunakkkk!
Hor itxarongo zaituztegu!

domingo, 14 de noviembre de 2010

Gaztetxea uhinetan zehar...

Algortako Gaztetxeak Koska irratian duten "Gazte uhinak" iratsaioaren 9.denboraldiari hasiera emango dio asteartean 19:00etatik 20:00ak arte. Gaztetxeak gune alternatibo bat sortu nahi izan du uhinetan zehar, uhin iraultzaileak sortuz.
Pasadan urtean jarraitutako formatu berdina jarraituko dute aurten ere Gaztetxe kideek. Irratsaioari hasiera emateko gune kontrainformatzailea izango dugu, albistegiaz beterik. Segiduan 15 minututako elkarrizketa bat eskeiniko digute, bereziki Algortako oihukatuak kolektiboari mikrofonoa eskeiniz. Gero Basajaunen txokoari, jarraituenari, lekua utziko diote Uribe Kostako historia harrigarrienei buruzko azalpen dinamikoari. Azkenik Gazte planak izeko atalak ordu entretenigarria amaiera emango dio, atal honetan gazteei zuzendutako hainbat plan alternatibo eskeiniko dira.
Norbaitek ezin badu irratsaioa jarraitu astearteetan, egon lasai, irratsaioaren errepikapenak egongo dira asteazkenetan goizeko 11:00etan eta ostiraletan gaueko 10etan. Hala ere errepikapenak galdu egiten badituzu Koska irratiko web gunean (http://www.koskairratia.com/).

 KOSKA EZAGUTU:
Koska irratia 2000.urtean gazte talde baten eskutik sortu zen , eskualdean euskarazko komunikazioan zegoen gabezia ikusita. Helburu nagusia euskararen bultzada bazen ere, kontrainformazioa, eskualdeko informazioa lantzea eta herriko kolektiboei haien ahotsa uhinetan zehar bidaltzeko aukera ematea izan ziren ere gazte hauen eskuetan mugitzen ziren bestelako xedeak. Koska irratiko uhinak Lemoizetik Erandiora zabaltzen dira, alegia, Uribe Kostako eskualdean zehar.
Koska askoren tresna da haien kexak eta salaketak, pozak eta tristutak, albiste onak eta txarrak plazaratzeko. Horregatik koskaren filosofia oraindik bere horretan mantentzen da, euskarazko komunikabidea izaten jarraitzen du, kontainformazioa lantzen jarraitzen du eta herriak erabili, sortu eta kontsumitu ahal izango duten komunikabide herrikoia izaten jarraitzen du.
Koska ekarpen handia egiten dio euskararen garapenari, bereziki Uribe Kostan euskaraz diren komunikabideak oso gutxi daudelako, aldizkari bat eta agerkari digital bat bakarrik daude. Gainera, askok kontrakoa uste badute ere, euskal hiztun asko daude eskualdean eta horiek guztiek euskarazko herri komunikabideak kontsumitzeko eskubidea dute. Koska bere aldetik ahal duen guztia egiten du eskualdeko euskararen normalkuntzan laguntzeko. Alde batetik, irrati euskalduna sortuz eta sustatuz eta bestetik, euskaraz eta euskararen alde egiten diren beste hainbat ekimenetan parte hartuz, adibidez Sarea Josten ekimena. Koska euskararen sarea josten lagundu du. Sarea josten kanpainia Getxoko hainbat eragilek martxan jarritako ekimena da euskararen alde eta euskaraz lan egiteko.

Hala ere, nahiz eta alde positibo ugari egon bai euskara eta bai kontarinformazioaren esparruan alde nagatiboak ere badira irrati indartsu honetan. Alde batetik, arazo ekonomiko handia dago eta honetan udaletxeak ez du batere laguntzen, gainera koskan daude kolektibo batzuk ere egoera berean daude, adibidez gazte asanblada. Bestetik, jendeak askotan beldurtzen da mikrofono batetik hitz egiten hasi behar denean eta hori ere alde negatiboa da, irratiaren helburua herriak mifrofonora hurbiltzea delako. Hala ere Koska Asanbladako kide den Maitanek esan duenez, Guztion indarraz eta parte hartzeaz lortuko dugu herriak merezi duen irrati euskalduna egitea!”

Busti gaitezen!

Larunbat honetan, goizeko hamabietan,ehun bat gizon-emakumek parte hartu dute Itsasoruntz egindako deialdian. Lagun guzti hauek giza kate bat egin dute Areeta eta Portugalete bitartean. Surf tabla hartu eta zuri, gorri eta berde koloreetako kasisetak jantzirik uretan buzti egin dira hamaika lagunek, korronteari aurre eginez.
Ez da bakarrik kontuan hartu behar uretan murgildu direnen presentzia baizik eta inguruan bildu zirenena ere bai. "Elkarrizketa katea oso dezagun" izan da aurtengo Itsasoruntz-eko lelo nagusia. Honek esan duenez, "Bizkaiko Zubi inguruak konpromiso (gorria), esperantza (berdea) eta bake eta justiziaren (zuria) koloreez tindatu ditugu". Itsasoruntza zabaldutako oharrean argi usten da guztion elkarlana beharrezkoa da, diferentziak alde batera utzirik, egun Euskal Herriak jasaten ari den gatazkaren konponbideari guztion artean lortzeko, "prozesua gu gara, herria da".
Ohar honetan ere Itsasoruntza bere pozizioaren 3 zutabeak argi utzi eta markatu egin ditu:

1.Elkarrizketa eta alde orotariko akordioa, Euskal Herri osoan eta euskal hiritar guztiontzat, bazterketarik gabe.
2.Eskubide zibil eta politiko guztien errespetua eta bermea.
3.Giza eskubide indibidual eta kolektibo guztien errespetua eta bermea

2006ko urriaren 21ean Itsasoruntz-ek ere deialdia egin zuen Algortako Portu zaharrean. Bertan ere neska-mutil, gazte-helduak bildu ziren konponbide baten alde.
Beraz, uretan ez ezik lurrean ere katea sortu dezagun, oztopoei mugak jarri eta denok aurrera egin dezagun Euskal Herriaren alde! Buzti zaitez!


martes, 9 de noviembre de 2010

Che boludo...

Mar del Platan (Argentinan) egon naiz aste honetan itxas argia dantza taldearekin. Hamabi ordu behar izan ditugu putzua zeharkatzeko, baina merezi izan du. Gainera Buenos Airesera heltzerakoan bost orduko bidaia behar izan genuen jomugara, Mar del Platara, heltzeko.
Gonbidatu ziguten Argentinarrek, Euskal etxe baten parte ziren eta gu etxean egongo bagina moduan sentiaraztea zen haien helburu nagusia. Haiek ez dute aukerarik izan Euskal Herrira etortzeko, dirurik ez daukatelako (aberatsak oso aberatsak dira eta pobreak oso pobre) baina hala ere, Euskal Herria bihotzean daramate. Gure kultura agerian usten dute egunero, bereziki haiek ospatzen duten euskal aste nazionalean. Aste honetan ekimen ezberdinak antolatzen dituzte eta Argentina osoko euskla etxe ezberdinetako kideek (Rosario,Buenos Aires...) parte hartzen dute. Igandean dantzari eguna bezalako zeozer prestatzen dute guztiak batera gure kulturaren parte diren dantzei lekua usteko.
Mar del Platari buruz ez dut gehiegirik esateko. Heldu baino lehen inguruan neukan bakarra etxolak ziren, inguruan zakar montoiak biltzen zirelarik eta Mar del Platako hondartzaren inguruan aldiz, luxuzko orratz etxeak, kasinoak, jatetxeak eta hotelak. Barrualdean dena humilagoa zen eta jendea jatorra zela asekas esatea oso gutxi iruditzen zait. Gugana heltzen zirenean musu bat eman eta dena ondo zihoan galdetzen zigute: “todo bien?”.
Lege gabeko hiria da. Semaforoak orain dela 3 hilabete jarri dituztela. Ez dago seinalerik, peatoiak ez dira existitzen eta bertan “la ley del mas fuerte” delakoa agerian dago. Kotxeei ez zaie gasoleorik botatzen baizik eta gas-a, guztiak guztion artean musukatu eta besarkatzen dira, matea etengabe ari dira edaten, kotxeen pitadak inguru guztietan, tratua ezin hobea, kafea txarra, partxeatuak dituzten kotxeak, neskok ezin gara kaletik bakarrik joan, lapurretak ere asko dira.
Che boludo, boluda esaten dizute heltzeraoan eta esku bateko hiru atzamarrak elkarturik, maestra, mina, reina, relinada, que “ases”, pelotudo, pelotuda, pibe...bezalako hitzak esaten dizkizute.
Aurreko artikuluetan eskainitako planak betetzeko errazak izan diren arren, uste dut kutxa batean dirua sartuz eta gordetzen baldin baduzue Argentinarako bidaia egitea aukera ezin hobea izango dela. Kultura ezberdina, giro ezin hobea, jendea oso atsegina, hezkuntza primerakoa...Dauden kontrasteak nahiz eta desatseginak izan ondo etorriko litzaiguke ezagutzea. daukaguna benetan baloratzeko.
Chao Argentina.....sos relinda

lunes, 8 de noviembre de 2010

KATU BALTZ GAUA!




Gau hau lekeition ospatzen da azaroaren 6-8 aldean eta kondaira bat dakar:
Kondairak kontatzen duenez, Juan Mari Endeiza ek jasotakoa, Resurrección María de Azkue kalean, egungo Elorza zapata denda  gainean, zaldun bat bere ugazabarekin, Claudia, sorgina beltzez jantzitako bat gako mordo bere uhala denak, bizi zela. Eta gauetan Claudia katu beltz bihurtzen zen  eta ziurrenik ilargi osoa zegoenean maltzurkeriak egiten zituen. Jaunzkiloari gustatzen zitzaion St Catalinako farora oinez joatea. Claudia aurrean, distantzia, eta jauntxoa bere urratsei jarraituz. Eta gauean itxita jaun da oihukatu Claudiaaaa! Eta Claudia erantzun du: Señoritoooo! "Beltza" Santa Catalina, Madalen senarra herri bati, eta suntsitua izan zen aspaldi bizi ziren, egungo zehar Lekeitio zerrategia ekin ez oso urruti faro batetik. Baina gauean, nork jaso zuen ahuntzak joan ziren bere alabak. Eta azaroan, gaua eta ilun alabak Ilargi osoa entzun oihua da "Claudiaaaa eta señoritoooo" eta katu beltzaren beldur izan ziren. Eta bere aita, bere izena zen Jose Maria Urkiaga, amorruz, ezkerrera jo eta burujabea akulu batekin Claudia jo zuen. Eta gero ez Lekeitio gehiago sorginak edo in ilargi osoko katu beltz geroztik.
Baina kondairak alde batera utziz esan beharrekoa da gau honetan juerga handia aurkitu daitekeela Lekeition eta herri osoa mozorraturik eta apainduta aurki dezakezu.

ERASMUS JAIAK!

Erasmus bitartez etortzen edo joaten diren ikasle guztiek parranda izugarria botatzeko gogo handiak izaten dituzte. Honegatik, Bilbo aldean, hilabetero ostegun bakoitzerako "erasmus party"-ak antolatzen dituzte. Bertan atzerriko ikasle ugari daude, baita hemengo jende pila ere.
Gaueko 11:00etan hasi eta 4:30 inguruan bukatzen dute. Bertan jendea ezagutu, dantzatu eta hainbat gozoki eta pintxo daztatu ahal dituzu. Unibertsitarioen topagune berriak ditugu Erasmus jai hauek. Anima zaitezte! Eskuragarri usten dizuegu hilabete honetako jaien data eta lekuen inguruko informazioa. 

OSTEGUNA BATAPLANEN

Hondartzako eta udako giroa nahi baduzu baina etxe ondoan euki dezaezu. "Concha" ondoko aterpeetan bataplanera sartu baino lehen izugarrizko festa aurkitu dazakezu. Bataplanen festa dago asteburuko edozein egunetan baina ostegunetan unibertzitateko ikasle gehien joaten den eguna da. Bataplan barruan dantzatzako musika ona jartzen dute eta nahiko modernoa, eta jendea dotore-dotore joaten da bertatik. Gainera izugarrizko terraza dago datzatzeari utzi nahi badiozu, eta gehitzeko, terraza hau hondartza ondo ondoan dago, beraz, izugarri polita dira bistak hemendik. Diskoteka barruan ere jesartzeko leku asko daude gaua trankil pasatu nahi dutenentzat. Anima zaitezte hondartzaren erritmora!

lunes, 1 de noviembre de 2010

BOTELLOIA

XX.medean sortu zen termino bat da botelloia. Gazteen talde handi batek alkohola kontsumitzeari deritzo, bai tabakoz lagundua, baita edozein freskagarriz lagundua ere.
Baina zergatik egiten dituzte botila-festak egungo gazteek? Dimertimendu bezala, edateagatik edaten dugulako, hobeto sentitzeko, desinhibitzeko, diru gutxiago xahutzeko…Hauek dira gaur agungo gazteak litronak egiter bultzatzen gaituzten zenbat arrazoi. Hauetaz gauztiez gain, badaude beste bi arraziu nagusi: lagunak nahiz giro soziala.
Nerabeen zati handi batek bere ingurukoek horrela egiten dutelako eta beraien entzera jokatu nahi izaten dutelako; hau da, beraien lagunak imitatu nahian biltzen dira. haue agitean, taldeko beste kideen antzera ibil daitzekeela ikusten dte, beste lotsarik gabe. Onartu beharra dago zenbait gazte desberdin sentitzen dela bere lagunek egiten duten gauzaren bat egiten ez badute; egoera horretatik at egiteko besteak imitatzen saiatzen dira.
Bestalde, ezin da ukatu inguratzen gaituen giroal zerikusi handia izaten duela gazteek egiten ditugun zenbait ekintzatan, hala nola edari alkoholikoak edaten.
Publizitateak ere  badu zeresan arlo honetan. Antza denez, marka garestiko alkoholdun edariak besteak baino publizitate gehiago egiten dute. Ondorioz, jendeak, parranda egitean, hauek erosiko ditu. Esan beharra dago garestiak diren edari hauek alkohol gehien daramatenedariak izaten direla , garagardoa alde batera tusita noski.
Eta ba al dakite gazteek kale-zurrutak zein ondorio ekar ditzazkeen? Arrisku handiena komae etilikoa da, baina beste ondorio asko ekar ditzazke honek (ad. Auto istripuak).
Zenbait herri eta hiritan jada debekatu egin da botelloioa bezalako ekintzak egitea, hau da, toki publikoetan erretzea eta edatea. Lege berri hauekin kaleetan zehar sortzen diren hainbat eskandaluri ihes egin nahi diete. Askorentzat gehiegizkoak dira neurri hauek, izuna izaten baita lege hau ez jarraitzegatik ematen den zigorra.
Baina zer egin bestela? Estadistiken arabera, 180.000 gazte inguru praktikatzen dute botelloia eta gero eta jende gehiago, gero eta gazte gehiago sartzen doaz multzo honen barnean.
Hala ere, betiko argudioa datorkigu burura. Tabernen alkohola supermerkatukoa baino askoz garestiagoa denez gazte askok ez dute edateko beste aukerarik aurkitzen kalean ez bada. Baina honek ondorio handiak dakartza.
Eta zu, botelloiaren alde ala kontra zaude?