martes, 28 de diciembre de 2010

FEVER GALAZ JARTZEN DA

Gabonak hetzen ari dira eta dotore jartzeko aukera asko dauzkagu. Feverrek berea eskaini digo abenduaren 22an. Aparteko musikaz gozatzeaz aparte jendea dotore ikusteko aukera ezinobea da.

Sarrera 30 euro dira eta 3 kopa dakar berarekin. Gau honetan fever 3 gela desberdinetan banatuta aurkitu dezakegu, baina haietako bi (gold eta pink) bateratuta daude eta musika bernina jartzen dute. 3 gela black izenekoa da, hemen regge izeneko musika estiloa jartzen dute.

Bi giro ezberdin baina beti musika giro honenarekin, espero dugu gogoko izatea eta anima zaiteztela pinpirin jartzera!

lunes, 27 de diciembre de 2010

Santo Tomas eguna!!!!!

Abenduak 21. Santo Tomas eguna. Egun handia donostiar guztientzat, baina batez ere, gazteentzat. Aurtengoan ere, bikain ibili ginen txistorra eta taloa jaten. hala ere, Bilbon er ospatzen den eguna dugu hau. gero eta egun handiagoa hiri honentzako, azokak eta sagardoak protagonismo handia hartzen ari baita Bilboko alde zaharrean zehar abenduaren21an.
Gutxi gorabehera, XIX. mendearen erdialdean sortu zen Santo Tomas e-guneko ospakizuna. Maizterrak hirira joaten ziren beren lurren errenta ordain- tzera; hirira jaistean, berek landutako produktuak saldu, eta baserrietan ez zituzten beste produktu batzuk erosteko aprobetxatzen zuten; hortik sortu zen Santo Tomas azoka. Ohitura hori mantentzeko, gaur egun, a-benduaren 21a festa-eguna da.
Igaro egin den eguna dugu eta primerakoa izan zela aipatu beharra dago, beraz, badakizue datorren urtean errepikatzeko modukoa edota  lehendabiziz frogatzekoa!

Gabon zahar eguna BIlbon

Gabon zahar eguna urtean zehar dagoen jaiegun berezienetarikoa dugu. Gure herrialdean behintzat gorenetik ospatzen baita. Daukagun ohitura jai moduan ospatzea da, familia afariaren ondoren kalera atera eta edan egiten du jendeak. Baina hau ospatzeko hainbat aukera dauzkagu; kotilloiak, tabernetatik jan, etxe batetan jai bat egitea...
Hemen ezagunena kotilloiak dira. Bilbon haurten dauzkagun aukerak oso zabalak dira, prezio oso deberdinetakoak, mota erabat desberdinetako kotilloiak. Urtero moduan haurten Bilboko tabernek egiten dituzten kotilloiak dauzkagu: Vip, Complot, Drugstore...20 euro ingurukoak. Bilboko Club Deportiboak egiten duena ere badaukagu (60 euro, 6 kontsumizio barne). Edota Ercilla Hotelaren moduan hotelek antolatzen dituztenak (gehienak barra librea eskaintzen digute).
Urtean zehar modan dauden diskotekek ere haien ateak irekitzen dituzte kotilloiak egiteko, 50 euro ingurukoak izaten dira.
Baina urte honetan daukagun berritasuna Getxoa aldean Portu Deportiboak egindakoa da. taberna bakoitzak bere kotilloia antolatzen du, 20-30 euro ingurukoa eta goizeko 4.30 aldera guztiek haien ateak irekitzen dituzte zonalde guztia gabon zahar fetsa leku moduan eskeiniz.
Beraz, badakizue gabon zaharra Bilbo aldean igarotzea pentsatuta badaukazue anima zaitezte!!! baina oso arinak izan behar zarete sarrerak bukatzear baitaude.

jueves, 23 de diciembre de 2010

Larrauneko Olentzeroa

Olentzaro, Orentzaro, Onentzaro, Orantzaro, azken finean gure Olentzero maitea gure bihotz txikien parte izan da urte askotan zehar. Zenbatek egiten genuen kalejira Olentzerorekin batera, hari abestuz? Zenbatek oheratzen ginen goiz, Olentzerok uste zezan lo geundela? Zebatek altxatzen ginen goizeko seietan opari guztiak zabaltzeko? Oraindik askoren bihotz gazte zein zaharkituetan ere Olentzeroren tripa, txapela, ardo botila, kapoiak, bizarra etab, gordetzen ditugu eta gainera, nahiz eta pertsonai mitologiko bat izan kostatu zitzaigun olentzero irrealtzat tratatzea.

Beste pertsonai mitologikoekin konparatuz, Olentzerok sinisgarritasun hadia du, nahiz eta istoria guztietan bezala naturatik kanpo dauden elementu edo pasarteak izan. Olentzero, lami batek basoan aurkitutako umea da, lamiak gizon-emakume bikote bati eman zien haurra. Baina bikotea hiltzean olentzero bakarrik geratzen da eta laguntzeko beharra sentitzen du. Behar horrek eramaten du olentzero umeei laguntzera eta hauei opariak ematera. Baina istorio guztietan bezala alde tragikoa ere agertzen da gure olentzero maitagarriaren bizitzan. Eguraldi txarra egiten zuen batean herriko umeek beldurrez garrasika hasi eta olentzerok salbatu zituen, baina kasualitatez tximista bat erori eta egur zutabe bat olentzeroren gainean erori zen. Halako batean lamia agertu zen eta olentzerori bizia itzuli zion. Belaunaldiz-belaunaldi umeek abenduaren 24ko gauean lorik egin ezin daude ikazkin tripontzia ikusteko desirekin.
Kontuan hartu behar dugu Olentzero urte bukaeraren sinbologia adierazten bazuen ere, gutxinaka hori aldatzen joan da eta erlijio batekin lotzen hasi da, bereziki katolizismoa edo kristautasunarekin. Gaur egun Olentzeroren funtzioa bereziki Jesusen jaiotzaz ohartaztea da.

Baina ohiturak oinarri edo epizentro bat izanik lurralde bakoitzean aldaketak ematen dira, egoera eta inguruaren arabera. Zer gertatuko litzateke Olentzero pertsonai alai eta maiatgarri bat izatetik maltzur eta beldurgarri izatera igaroko balitz? Zarautzen, Olentzerok begiak gorri-gorri ditu odoletan egongo balira. Baina nork usteko zuen olentzero gure amezgaiztoen parte izan zitekeela, ba, Larrauneko haurrek! Laurraunen olentzeroak 366 begi ditu (urte batek dituen egunak baino bat gehiago) eta igitai batekin agertzen zen eskuan. Parentesi moduan esan beharra dago igitaia aintzina belarra igitatu, mozteko edo segatzeko erabiltzen zen lan-tresna zela. Hau behin argituta izanik zertarako nahiko zuen Olentzerok igitai bat! Itzarturik zeuden umeak harrapatu eta burua mozteko. Larrauneko etxean olentzeroren erreprezentazio giza, txapela eta igitaia duen panpin bat jartzen dute oilarraren meza osterarte. Begien kontua bi alderditik ulertu daiteke; alde batetik ume guztiak kontrolatzen dituela eta bestetik urte bukaera gisa jokatzen dutela.
Beraz entzuleak, gabon gauen begiak ondo itxi, manta goraino jarrieta noski lo egin!Gogoratu olentzerok 366 begi dituela zu bigilatzeko eta igitai bat zure burua mozteko. Zintzoak izan eta gutuna olentzerori idatzi!

lunes, 20 de diciembre de 2010

BARTZELONA, GAZTEENTZAKO PARADISUA

Bartzelona asteburen bat edo zubiren bat pasatzeko oso aproposa da. Egunean zehar turismoa egiteko pila dago.

Esaterako, Ramblak, non jendea giza irudiak egiten ditu, baina izugarrizko mozorroak erabiliz, edo Park Guell, Gaudiren parkea dena eta izugarrizko monumentuak eta dituena. Baita ikustekoa da Tibidabo mendia, non jolas-parke bat dago.

Gauean izugarrizko giroa dago, asteko edozein egunetan aurki dezakezu jaia Bartzelonan. Guk hiru diskoteka garrantzitsu aipatuko ditugu.

Diskotekarik esanguratsuenetarikoa Razzmatazz dugu. Razz bost solairu ditu eta solairu bakoitzean musika estilo desberdin bat aurkitu daiteke.

Beste diskoteka oso famatu bat Bora Bora izenekoa da. Hau Bartzelonako zentrutik urrun dago, Sabadell inguruan aurkitzen da, eta hor aurkitu daitekeen musika patxangeo izaten da ia denbora guztian. Ideia zehatzago bat izateko Bilboko Mao Mao Beach diskotekaren antza dauka.

Azkenik, Apolo diskoteka daukagu. Hau honena da astelehenetan irteteko, izan ere hemen ospatzen baitira "nasty mondays" izeneko jaia. Apolo hiru solairu ditu baina bigarrena eta hirugarrena musika berbera daukate, izan ere hirugarren solairua terraza moduko zerbait da  beheko dantzalekua ikusteko. Apolon dagoen musika estiloa pixkat lasaiagoa da, rock edo estilokoa. Hala ere, beheko solairuan house pixka bat jartzen dute.

Badakizue, ahal izanez gero joan Bartzelonara, sekulako esperientzia izango da!

ERASMUS JAIAK HELDU DIRA PLENTZIARA!

Pasadan egunean erasmus jaia egon zen Plentziako "Jai-alai" frontoian. Jaia ondo joan zen, musika, edaria, janaria... baina hasieran arazo batzuk agertu ziren. Adin gabeko gazteak sartzen hasi ziren eta orduan ez zegoen lekurik festa barruan egon behar zzen jende guztirako.

Azkenean, frontoutik gazte guztiak botatzea erabaki zuten eta ordu bat beranduago berruro ireki zuten nortasun agiria sartu nahi zuten guztiei eskatuz. Hau ez zen izan oso atsegina zeudenentzat, kontuan izanda kanpoan urteko gaurik hotzenetarikoena zegoela. Baina sartzean dena ahaztu eta jaiaz gozatu ahal izan zuten.

Espero dugu errepikatzea baina ahal bada organizazio hobeagoarekin.

lunes, 13 de diciembre de 2010

Dj montxo Zubiko Ingandeetan

Azken hilabte hauetan house eta electro musika maite dutenentzat eta jai gogo handiak dutenentzat zerbait prestatu dute. Jaia edo zubia dagoen igande bakoitzean, igandero irekitzen duen Zul diskotekak (Cantabria aldean) eta The Image diskotekak (Berangon) akordio bar egiten dute. Zul-elo dj residenteak (Dj montxo) Berangoko diskotekan musika jarriko du sarrerak 20€ balio duelarik. Baina igandeko egunean zehar Zul-era joango direnak 30€ ordainduz The Image-ra joan daitezke gauean ere. Dj Montxok ibilbide berdina egingo duelarik.
Nik pertsonalki, 2 igandeetan gozatu dut Dj montxok eskainitako gauaz baina ez egunean zehar ere oso nekagarria egiten zaidalako erakargarria dela onartu behar dudan arren.
Beraz badakizue, anima zaitezte eta froga ezazue hurrengo zubian bi primerako diskoteka hauek eskaintzen dizueten aukera ezinhobea!